Dagoeneko, Basque Teameko kirolariek parte hartuko duten Joko Olinpikoak hasteko falta diren hiru hilabeteen atzerako kontaketa egiten ari gara. Baino, aldez aurretik interesgarriak iruditu zatzaizkizuen hainbat bitxikeri, datu eta kuriositate bildu ditugu joko hauen inguruan. Ziur bat baino gehiago harrituta geratuko dela:

1. Historian lehenengo aldiz Joko Olinpikoak hegoamerikan ospatuko dira. Jokoak ez dira kontinente berdinean ospatzen bi aldiz jarraian. Hala ere, orain arte hautagaitza latinoamerikar batek ez zuen jokoen antolakuntza lortu. Historian zehar ospatu izan diren 30 Joko Olinpiko modernoetatik hamasei Europan ospatu izan dira, lau Asian, bi Ozeanian eta zazpi iparramerikan. Afrikan ere ez dira inoiz ospatu.

2. Antortxa olinpikoa Olinpiatik (Grezia), Joko Olinpikoak lehenbizikoz ospatu ziren tokitik, atera zen apirilaren 21ean eta 90 egunez munduan barrena bidaiatuko du abuztuaren 5ean Rio de Janeirora iritsi arte. Une honetan dagoeneko Brasilera iritsi da eta hiru hilabetez hainbat toki zeharkatuko ditu hasiera egunean pebetero olinpikoa argiztatu arte.

3. Joko hauetan gainera bi kirol gehituko dira txapelketara. Alde batetik rugby 7a, zein rugby zelai normal batean ospatzen den bi taldeen artean, 14 minutu irauten duen partidu batean. Beste aldetik, 112 urte geroago golfa ere zita olinpikora itzuliko da. Izan ere, golfa 1904ean San Luisen, Estatu Batuetan, ospatu ziren Joko Olinpikoetan jokatu zen azkenekoz.

4. Joko hauetako maskotak Vinicius eta Tom dira. Joko Olinpikoen web orrialdean hiru astez egindako botaketaren ostean, jendeak Vinicius de Mora eta Tom Jobin musikariak omentzea erabaki zuen. Biak Bossa Novaren, Rio de Janeiroren edertasunari buruzko kantuen, ordezkari nagusiak dira eta gainera, batera “Garota de Ipanema“, historian zehar askotan interpretatu izan den kantua konposatu zuten.

mascotas-proximos-Juegos-Olimpicos-Rio_MILIMA20141123_0393_3

Vinicus eta Tom, Jokoetako maskotak. Iturria: Rio 2016

 

Viniciusek, maskota olinpikoak, brasilgo animali espezie desberdinak ordezkatzen ditu. Katuen azkartasuna, tximuen balantzeak eta hegaztien grazia konbinatzen ditu. Usaimenaren zentzua oso garatua, abenturarako espiritu izugarria eta entzuteko abilezia handia du. Ezaugarri horiei esker, bere jarraitzaileak erraz bilatzen ditu. Kirol olinpiko guztiak praktikatzen ditu eta mundu osoko lagunekin oso harremanetan dago beti.

5. Lehenengo aldiz, 2.000 urtetik aurrera jaio diren kirolariek parte hartuko dute jokoetan. Legeak dio parte hartzeko 2003ko urtarrilaren 1a baino lehenago jaio behar izan dela kirolaria. Izan ere, adin-muga bat dago bertan konpetitu ahal izateko. Guztira, ekitaldi honek  206 herrialdeetako 10.500 kirolari inguru bilduko ditu 42 kirolen inguruan. Dominak jokoan izango diren 306 froga ospatuko dira. Horietatik 9 jarduera mixtoak izango dira, 136 emakumeenak eta 161 gizonenak.

6. Kopakabana, Barra, Deodoro eta Marakana izango dira kirol kokaleku nagusiak. Bertan ospatuko dira ekitaldi gehienak. Dena dela, futbola brasilgo beste hirietara helduko da eta Belo Horizonte, Brasilia, Manaus, Salvador eta San Pabloko bost estadioetan jokatuko da.

mapainstalacionesrio2016

Kirol ekitaldiak ospatuko diren mapa. Iturria: Rio 2016

7. Kirol ekitaldietara bertaratzeko 7,5 milioi sarrera daude salmentan. Euren prezioak, adibidez igeriketa ikusteko 40 euroetatik, Marakana estadioan izango den inaugurazio zeremonian kokalekurik onena izateko 3.000 eurora arteko sarrerak aurki daitezke.

8. 70.000 bolondres inguruk lan egingo dute Joko Olinpikoen antolakuntza egokirako. Pasa den astean aurkeztu ziren langileen uniforme ofizialak. Euren funtzioaren arabera lau koloreetan banatuko dira erraz errekonozituak izan daitezen. Kolore urdina arbitroena izango da, gorria talde medikoentzako, horia area operazionaletako langileentzat eta berdea ikusleen atentzioan lan egingo duten bolondresentzat. Uniformeak naturan eta brasildarren energian inspiraturik daude eta antolakuntza taldearen esentzia ordezkatzeko helburua dute. Guztira, Joko Olinpikoen ejekuzioan 6500 enplegu zuzen, zeharkako 85.000 enplegu eta 45.000 bolondresen kolaborazioa izango da.

foXZix-Q

Jokoetan bolondres izango direnen uniformeen aurkezpena. Iturria: Rio 2016

9. Segurtasuna, antolakuntza taldeari kezkatzen dion gaia da. Izan ere, Riok arrisku tasa oso altua du. Kirolgunean eta oro har hiri osoan segurtasuna bermatzeko, 85.000 soldadu eta polizia inplikatuko dituen segurtasun dispositiboa martxan jartzeko asmoa dute. Horrek esan nahi du Londres 2012an izan zen segurtasunaren bikoitza izango dela aurten Rion.

10. Viva sua paixão (Bizi zure pasioa) da Rio 2016rako hautatutako goiburua. Kirolarekiko kariokek duten grina biltzen du, gainditzea eta transformazioa. Hiri baten eta herrialde osoaren pasioa eta transformazioa erakutsi nahi du izpiritu olinpiko eta paralinpikoaren bitartez.

 

 logoa_blogGOTeko blogariak (Maria López, Irati Aguirre, Aitor Biain eta Jon Altuna) Joko Olinpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Bat Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.