IMG_1963

Basque Teameko palistak duela gutxi lortu du Riorako txartela Seu d´Urgellen egindako izugarrizko selekzio probei esker

Maialen Chourrautek (Lasarte-Oria, 1983) Rion abuztuan ospatuko diren Joko Olinpikoetara iristeko bide oso onean jarraitzen du. Izan ere, duela gutxi eskuratu zuen bertan lehiatzeko txartel nominala Seu d´Urgellen (Lleida) egindako izugarrizko selekzio proben ostean. Palista lasartearrak aitortu du pase hura lortzeko gogo askorekin zegoela: “Irrikitan negoen Rioko nere txartela nominala lortzeko eta azkenean hala izan da. Probetara nahiko jota iritsi nintzen bi aste lehenago izandako gripearen ostean baino banekien dena buruan zegoela eta orain begirada Rion erabat jarrita daukat”.

Datozen jokoekin jada Basque Teameko kirolariak parte hartzen duen hirugarren aldia izango da. Beijing 2010ean hamaseigarren postua lortu zuen eta lau urte geroago Londres 2012an brontzezko domina eraman zuen etxera. Chourraut bere egoera profesional onenean dago gaur egun eta Riorako duen helburua erabat argi dauka: “Urrearen bila noa Riora. Kontziente naiz helburu oso anbiziosoa dela baina hura lortzeko ilusioa eta gogoak badauzkat”.

Datozen hilabeteei begira Chourraut Rion izango da bi astez bai apirilean bai maiatzean gero Joko Olinpikoetan lehiatuko den kanalean entrenatzeko. Gipuzkoarrak onartzen du ez dela lehiatzeko toki erraza izango. Izan ere, kanala beste joko batzuetan bezain potentea ez izan arren, haren ezaugarriek ez dizkiote sentsazio onak transmititzen. Dena dela, “tokatzen dena da eta ahal bezain hobe egiten saiatuko naiz” aitortzen du palistak.

Oso hilabete gutxi geratzen dira zita olinpikorako baina Chourrauten agenda bete-bete dago. Riora egingo dituen bi bidai horiez gain, ekainean bi munduko probetan lehiatuko da lasartearra. Ondoren, uztailean deskantsatzeko asmoa dauka beregandik emaitza oso ona espero den Joko Olinpikoetan baldintza fisiko onenetan egoteko.

logoa_blogGOTeko blogariak (Maria López, Irati Aguirre, Aitor Biain eta Jon Altuna) Joko Olinpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Bat Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.