12ª Viñeta-Emprendizaje

Lan-mundura heltzeko aukeretako bat ekintzailetza da, norberaren lanpostua sortuz. Enpresa abian jartzea erronka itzela da, proiektuak arrakasta lortuz gero sariak ez du preziorik. Hala ere, arrazoiaren eta bihotzaren arteko oreka mantentzea oso garrantzitsua da; ekintzailetzak eta pasioak bat egiten dute, baina ezin da hainbat ezaugarri alde batera utzi:

  • Hasierako inbertsioa beharrezkoa dela onartu behar da, askotan goitik beherakoa gainera (kredituak emateko orduan hasi gara antzematen krisialdiak deuseztatutako pixkanakako susperraldia).
  • Bidaide egokiak aukeratu, eskuorde daitezkeen pertsonak, elkarrenganako konfiantza eratzeko modukoak eta proiektuaren partaide sentitzen direnak.
  • Enpresa-plana landu, enpresa sortzeko prozesua planifikatzeko ezinbestekoa baita. Proiektua aurkezteko baliagarria izango zaizu (finantza-entitateei, inbertitzaileei, erakundeei, eta abar), baita proiektua zuzentzeko ere…Baina are garrantzitsuagoa, zeure ideia idazteak proiektua nola garatuko duzun hausnartzen lagunduko dizu. Dena dela, idazmahaiko eginkizuna baino gehiago ere bada, etxetik atera beharra dago, arloko pertsonekin hitz egin, produktua edo zerbitzua probatu, merkatua aztertu egokitzeko asmoz, eta abar.
  • Prestakuntza lortu. Ideia izan eta negozio bihurtzeko asmoa izan arren esperientziarik ez baduzu, gertuko enpresa-mintegiren batera jotzea gomendatzen dizugu, bertan informazioa eta aholkularitza eska dezazun. Administrazioak ekintzailetza sustatzearen aldeko lana ari dira egiten, eskura dituzun baliabide guztiak aztertu.

Honaino alde objektiboa, baina bada besterik. Hauek izaten dira pertsona ekintzaileen

oinarrizko eta berezko ezaugarriak: lanerako gaitasuna, diziplina, beharra (materiala, familiarra edota pertsonala) eta negozio aukera antzemateko sena.

Eta zer ote da proiektu ekintzaile arrakastatsua? Ideia oparoa, ekintzailetzan barneratzeko pausua ematea eragiten duena eta desberdin egiten duena?  Bada, pasioa!! Norbait zerbaiten eraginez hunkitzen denean eta oso motibatuta dagoenean, esfortzuak ez dio ardura, ahalegin handia jartzen du, aurrera egiten du eta bere buruarengan konfiantza du. Hauxe da ekintzaile izateko funtsezko jarrera.

Adi gehiegizko baikortasunari! Proiektuaren emaitzak neurriz ezartzen saiatu behar da, errealitateari erreparatuz.

Azkenik, kontuan izan honako hau: Zenbait erakundeetan edo unibertsitate eremuan ekintzailetza nahi den lana lortzeko alternatibatzat hartzen den arren, ekintzaile izatea ez da gazte guztientzat aukerarik aproposena. Azken hau zure kasua bada eta argi baduzu, ederki, segi aurrera zure bilaketarekin eta… zorte on!

Ekintzaile-esperientzia baten testigantza

IMG_0150(1)

Nora Kortaberria elgoibartarraren ekintzaile-esperientzia ekarri nahi dugu, “espiritu abenturazaleko lau ekaintzailek osaturiko” taldekidea dugu bera, haien esanetan.

Egin duten proiektuak, MEIKINN EUROPE, nerabeei honako esperientzia bizitzeko aukera luzatzen die: Europan zehar bidaiatzea, talde-lana, lidergoa, ekintzailetza eta errespetua moduko baloreak sustatuz. Ekimenaren abiapuntua Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzan Gradua da, hain zuzen.

IMG_0155(1)

Haien testigantza: “hiru arrazoi nagusik bultzatu gintuen proiektua sortzera: lehenik eta behin, 14 eta 17 urte arteko gazteek Interrail bidez lagunekin Europan barna bidatzeko ametsa bai, baina dirurik ez izateak; bigarrenik, balore praktikoak sustatzeko helburua genuen, eta horretarako hainbat hizkuntza eta kultura sartu genuen; azkenik, gure bidaiatzeko, irakasteko eta gizartearen parte bat aldatzen hasteko grinak energia-dosi ekarri zigun”.

Haien esloganak agerian uzten duen bezalaxe: “Don’t let your dreams be dreams”.

gaztebizhitza_huts_txikiIkasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera.