Gaur egun, esan daiteke kirola osasungarria izateaz gain bizitza estilo bat dela. Batzuek, hura praktikatuz ateratzen dute berain bizimodua aurrera (profesionalek), baina gehiengook aisialdia aprobetxatzeko modu gisa hartzen dugu. Hori bai, zaleen artean ere, gero eta profesionalagoa bilakatzen hasi da (material onena, prestaketa, elikadura… guztia oso neurtuta dago). Kirola gure eguneroko bizitzako zerbait izanez, egunerokoan existitzen eta
eragina duen beste faktore bat ere daukagu beti alboan: eguraldia. Ezinbesteko baldintza bat bilakatzen da kanpoan praktikatzen diren kirolen praktika emateko.

aplicaciones-tiempo-movilHalako ezaugarria hain garrantzitsua da, eguraldiak eta hotzak eraginda, asko direla klima hobeago baten bila bidaiatu egin behar duten pertsonak, edo aitzitik, baldintza horiek berak bilatzen dutenak, eskiatzaileak edota elurra maite dutenak, esaterako. Hau da, konturatu gabe edo oharkabean ematen den zerbait izanda ere, kirolari asko dago klimaren mendean bizi dena. Horregatik ikusten da egun horrenbeste kirolari, teknologia berriei esker eta batez ere gure mugikorretako hainbat aplikazioei esker, ia egunero begiratzen ea ze eguraldi egongo den datozen ordu, egun edo asteetan. Izan ere, horren arabera planifikatzen baitute entrenamendua.

sol y lluviaBadaude haratago doazenak ere, zeinak aurreikuspenak nolakoak diren ikusita, komeni zaien eguraldia dagoen lekuetara bidaiatzen duten. Hauxe bera, bada gure lurraldeko txirrindularien ohiko kasua, non beraien entrenamenduetarako egokiak diren baldintzen bila hegoalderantz jaitsi behar izaten duten neguan batez ere.

Bestalde, batzuetan aintzat hartu izan ez den arren, elite mailan dabilen kirolari batek oso presente izaten duen ezaugarri bat da eguraldiarena. Horregatik joaten dira lehiaketak izaten dituzten lekuetara egun batzuk lehenago, bertako tenperatura, hezetasuna eta klimaz ohitzen joateko, eta ahalik eta eragin gutxien izateko honek beraien errendimenduan. Beraz, normala da aurtengo Rioko 2016ko Joko Olinpikoetatik eta Paralinpikoetatik hurbil egonda, asko izatea jada bertara bidaiatu duten kirolariak.

Azkenik, ez dezagun ahaztu euria, elurra, txingorra, lainoa, haizea edota izotza, askotan, kirol ekitaldiak, txapelketak eta saioak etetearen eragileak izan direla. Beraz, argi geratzen da eguraldia baldintzatzaile handia dela bai kirolarentzako bai kirolariarentzako, bestek beste, azken hauek maletak egin behar izaten dituztelako eta beraien familia, lagun eta ingurunetik alde egin behar izaten dutelako.

logoa_blog

GOTeko blogariak (Urko Zabala Camino, Iñaki Lasa Etura, Nerea Gurrutxaga Zuatzubizkar eta Uxue Otxoa Alberdi) Joko Paralinpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Bat Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.