lexuriLexuri Doyague 26 urteko arrasatearrak irabazi du Euskadiko Gazteak Lankidetzan kamiseten logo lehiaketako saria. Arte Ederretan lizentziatua, duela gutxi Pintura masterra amaitu du. Ostalaritzan lanean aritzen da bizirauteko eta denbora librean pintatzen, kartelak egiten zein muralak marrazten aritzen dela esan digu.

Zer dela eta bururatu zitzaizun Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren logo lehiaketan parte hartzea?

Lehiaketan parte hartzeko arrazoietariko bat saria zen, buruan daukadan proiektu bat aurten aurrera eramateko. Beraz aurten ez daukat aitzakirik

Ezagutzen duzu Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programa?

Programa ezagutzen nuen eta gazteendako aukera ona dela iruditzen zait, halako aukerak ezin dira utzi pasatzen

Logoaren irudiaren jatorria edo ideia zein da?

Logoaren jatorria hegaztien  emigrazion oinarritzen da, nola munduan zehar taldean alde batetik bestera hegaz doazen. Modu ironiko batean gazte kooperazioa irudikatzen ahalegindu naiz.

edukirako_koop

Nola hartu duzu sariaren albistea? 

Ez nuen espero, egia esan apur bat ahaztuta neukan, poztasun handiz jaso dut.

Sariari esker zein herrialdetara joateko asmoa duzu?

Peru, Bolibia… ingurura joateko asmoak dauzkat hilabete batzuetarako.