Gaztebizhitza durangon

GazteBizHitza, gazteentzako online aholkularitza zerbitzuak, stand-a izango du aurten Durangoko Azokan. Tablet bat zozkatuko dugu, whatsapp bat azoka.gaztebizhitza mezuarekin 646109126 zenbakira bidaltzen duten (*18 eta 30 urte bitarteko Euskadiko) gazte guztien artean. Era berean, #AzokaGaztebizhitza traolarekin Twitterren Azokaren jarraipena egingo dugu. Bestelako sorpresak ere izango ditugu standera gerturatzen direnentzat (izakinak amaitu arte).

Durangoko Azokak aurten 50 urte egingo ditu. Mende erdiren ostean euskal kulturaen erreferente bilakatu da Azoka, urtero antolatzen dituzten ekimen ezberdinei esker. Aurten ihaz baino lau stand gehiago egongo dira, 249 stands guztira, eta 350 nobedade (diskoak, liburuak eta aldizkariak) aurkeztuko dituzte.

Abenduaren 4tik-8ra zabalik izango ditu bere ateak eta 8 gune egongo dira Landako Gunean zehar banaturik: Irudienea, Saguganbara, Azoka TB, Kabi@, Areto Nagusia, Ahotsenea, Plateruena eta Szenatokia.

Hemen duzu egitaraua egunez-egun.

Zatoz Azokara eta pasa zaitez gure stand-etik!

* Euskadiko 18 eta 30 urte arteko Euskadiko gazteek parte hartu dezakete. NANaren kopia eskatuko zaio irabazleari.