7ª Viñeta - Ofertas falsas

Tamalgarria dirudien arren, azkenaldian gora egin du langabetuak liluratzeko ahaleginez lan eskaintza faltsuak eta inoiz beteko ez diren lan aukeren eskaintzak. Horregatik, ezinbestekoa da iruzurra antzematen jakitea, baita hau zabaltzeko erabiltzen diren bideak ere.

“Langileak behar ditugu”, “zure etxetik lan egin ezazu” bezalako mezuak jasotzen al dituzu zure posta elektronikoan? “Aparteko aukera”, “Dirua aise irabazi”… ez dira ezohikoak; erne ibili behar dugu, ordea. Ez gainean “klikatu”, osterantzean baliteke zure gailuan asmo txarreko “craker”en bat sartu ahal izatea.

Kontuz gero horrelako eskaintzekin topo egiten baduzu:

Harremanetarako zenbakia tarifikazio osagarrikoa bada: ez zaitez fida 806, 807 bezalako aurrezenbakiak dituzten telefonoez harremana egiteko gonbita luzatzen diguten iragarkiekin… ez zaitez saiatu, deiaren kostua sekulakoa izan daiteke, batez ere zure curriculum eta zure egoeraren inguruan elkarrizketa luzatzea lortzen badute, jakina.

SMSren bat bidali behar bada. Informazio gehiago jasotzeko sms-ren bat bidaltzea eskatzen dutenak ere ez dira batere fidagarriak. Behin lehenengoa bidalita gehiago eskatuko dizkizute, kostua handia izaten da, eta telefonoaren fakturak gora egin dezake nabarmen.

Etxetik bertatik lan egiteko bada. Lanean hasteko dokumentazioa eta materiala etxean jasotzeko aitzakiaz diru-kopuru bat eskatuko dizute. Agindutako mozkinak ez dira inoiz helduko… ez ezazu aldez aurretik dirurik bidali.

Atzerrian zaintzaile gisako lanpostuak eskaintzen dituztenek ere administrazio-gastuei aurre egiteko zenbatekoa aurreratzeko eskatuko dute.

Salmenta piramidala: enpresari produktuak erosi eta gero saltzean datza teknika hau; langileak ez du kontratupean lan egingo, bezeroa izango da eta bere produktuak salduko ditu, aurrez aldetik erosi beharrekoak, alegia.

Bestalde, bada beste iruzur mota bat ere: datu pertsonalak biltzea eta gero saltzea, jende askoren artean publizitatea zabaltzeko mezu-bidalketa zerrendetan sartzeko asmoz. Prestakuntzari dagokionez lanerako sarbidetzat aurkezten dituzten ikastaroak izaten dira, akademien hitz faltsuak… beti ere emaitzarik gabeko lan bilaketa dela eta etsituta dauden pertsonez baliatuz.

Adi-adi egon behar dugu, hortaz. Ezezagunak zaizkigun pertsonen postak zalantzan jarri behar ditugu, nork bidaltzen duen ez dakigulako, edota mezuaren “gaia” susmagarria delako, adibidez: “aukeratu zaitugu”, “lanpostu bikaina”… Eta, nola ez, Spam delako ontziko mezuak ezta ukitu ere egin.

Nola babestu arazo honen aurrean? Ez ditzagun horrelako eskaintzak jasotzen dituen fitxategirik eta estekarik ireki; are gutxiago gure bankuko daturik eman edo diru-sarrerarik egin; posta benetakoa den ala ez zalantza izatekotan ideia ona da interneten bilaketak egitea, askotan iruzurren biktimek egindako testigantzak aurkituko baititugu. Eta, beharrezkoa balitz, segurtasun indarrei honen berri eman eta salaketa jarri, jakina.

Bada, Internet aliatu handia dugu, zalantzak argitzen dizkigu, informazio baliotsua eskaintzen digu, baita izapideak egiteko bidea erraztu ere… baina ezin da ukatu engainua helburu dutenentzat plataforma egokia ere badela.

Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera.