gaztezulobideo

Gaztezulo aldizkariak 6.urtez martxan jarri du Gaztezulo bideo lehiaketa. Ekimen honek istorioak irudi bidez kontatzeko gaitasuna eta gazteen sormena saritu nahi ditu, beste behin ere. Lanen gaia librea da, eta bideoek gutxienez minutu bat eta gehienez 3 minutuko iraupena izan behar dute.

Sariak

Epaimahaikideek 3 sari banatuko dituzte, 1200 euroko lehenengo saria 300 euroko Gaztebizhitza saria eta ikusleen saria.

 

Epea

Bideoak urriaren 6tik azaroaren 10era bitartean aurkeztu behar dira we transfer bidez eta taldeka zein banaka parte hartu daiteke. Gogoa pizteko eta ideiak martxan jartzeko joan den urteko lan sarituak ikus ditzakezu.

Lehen saria ‘Nire Mundua’

Bigarren saria: ‘Ezkutu’

Ikusleen saria:‘Ni naiz… Batman’