eider2GOT lehiaketa abian jarri dugu berriz ere. 2016an Rio de Janeirora bidaliko ditugu irabazle suertazten diren 8 gazte, bertatik Riotik, blogari lana egin dezaten. Beraien zeregina Basque team-eko kirolariei blog honetan  jarraipena egitea izango da Joko Olinpiko eta paralinpikoetan. Sarituek, bidaia gastu guztiak ordaindurik izango dituzte.

Eider Aranberri zarauztarrak 2012an Londresko Joko Olinpikoetan blogari lanak egin zituen Gazte Olimpic Team 2012 lehiaketan irabazle suertatu ostean. 3 urte pasa dira ordutik baina nola gogoratzen du, Londresen bizitakoa, kazetari gazte honek?

1. Zer dela eta animatu zinen parte hartzera 2012ko GOT lehiaketan?

Kazetaria naiz eta momentu horretan Berria egunkarian ari nintzen lanean beka bati esker. Baina beka harek iraungitze data bat zuen eta lehiaketaren berri jakin bezain laster ez nuen bi aldiz pentsatu. Kirol kazetari ororen ametsa bete nahi nuen nik ere, eta lehiaketa irabaztera eraman zidan istorioa idazten hasi nintzen buru belarri.

2. Londresko Joko Olinpikoak blogari gisa. Zeintzuk dira zure oroitzapenak?

Bizitzan orain artean izan dudan esperientzia politenetarikoa da. Zoriontsu egin ninduen. Eta egun gogoratzen naizen bakoitzean ere, irribarre bat irteten zait. Ia lau urte geroago, maiz gogoratzen dut momentu hura. Aukeratua izan nintzela esan zidan deitik Londresetik itzuli eta aireoportuan nire lagunez agurtu nintzeneko momentura arte.

3. Zer azpimarratuko zenuke Londresko lanaz eta lantaldekideez?

Hamar egunak etengabeak izan ziren. Goizean goizetik kalera irten eta albisteen bila ibiltzen ginen, hiria ezagutu, zegoen giroaz gozatu… Gauez hurrengo egunerako postak prestatzen genituen. Lo gutxi egiten genuen, baina ez zitzaigun inporta. Amets bat bizitzen ari ginela sentitzen genuen. Gainera, egokitu zitzaizkidan beste lankideak lagun bihurtu ziren, eta elkarren artean geratzen diren mila momentuk batzen gaituzte orain. Egun oraindik harremana mantentzen dugu eta horrek ez dauka preziorik.

7711908366_139c60aaa7_z

4. Zelako eragina izan zuen esperientzia honek zure bizitzan, ikasketetan edo lanean….

Momentuan sekulako boom-a izan zen. Zerbait berritzailea izan zen. Komunikabideek ere babes asko eman ziguten, BAT Basque Tean eta Gazteaukera bezalako erakunde garrantzitsuak zeudelako atzean. Pertsona bezala asko erakutsi zidan, etxetik urrun lanean aritzea izan baitzen. Mila aldiz atzera egin eta mila aldiz errepikatuko nuke. Bi aldiz pentsatu gabe.

5. Merezi izan ahal zuen esperientziak?

Esperientzia bera jada berezia zen. Eta gertatutako dena berezi egiten zuek horrek.

6. Zein eratan animatuko zenituzke gazteak 2016ko GOT lehiaketan parte hartzera?

Esango nieke ez zaiela damutuko. Ahaztezina egingo zaiela. Bizitza bat bakarra dela eta Olinpiar Jokoak lau urtetik behin jokatzen direla. Mila arrazoi emango nizkieke parte hatzeko. Arrazoi guztiak onak, eta txar bat bera ere ez. Ez saiatu alde txarra bilatzen. Ez dauka.

Eta listo… Zenbat oroitzapen galdera hauek erantzutean. Bihotzez erantzun ditut, benetan.