Testua: Naroa Elortegi

–          Bai, Jaialdira, blogari lanak egitera –  erantzuten dut nik irribarrez, eta erreakzioak askotarikoak dira:  Benetan? Hori zortea zurea!  edo  Ni ere bai, bertan ikusiko dugu elkar edota Jaialdira? Ze jaialdi?

–          Nola ze Jaialdi!? JAIALDIA 2015!

Jaialdia, euskal diasporaren jai handienetarikoa da. Berau Boisen (Idaho) bost urterik behin ospatzen da uztaila bukaeran, Loiolako San Inazio patroiarekin batera, eta astebeteko iraupena izaten du. Aurtengoa uztailaren 28tik abuztuaren 2ra izango da, hain zuzen. Bertan euskal kulturarekin  lotutako kirolak, dantzak, musika, kantaldiak, emanaldiak, janaria, edaria eta abar aurki daitezke. Ez soilik bertokoek eskainiak, baita Euskal Herriko taldeenak ere. Bada, bai Euskal Herriko zein munduko beste hainbat txokotako milaka euskaldun batzen dira jaialdian, astebetez sekulako giroan murgildu eta gozatzeko.

basque-festival-boise-highlightLehen Jaialdiak asteburu bateko iraupena izan zuen eta 1987. urtean ospatu zen, honen helburua jendea euskal kulturaren inguruan heztea zelarik. Izan zuen arrakasta ikusita 1990. urtean beste jaialdi bat antolatzea erabaki zuten, Idahoren urteurrenaren ospakizunarekin batera. Izan ere, jendetza izugarria bildu zen lehen jaialdi hartan, 30000 bisitari inguru diotenez. Harrezkero  bost urterik behin ospatzen da Boisen eta 35000-40000 pertsona batzen dira bertan.  Are gehiago, aurten inoiz baino jende gehiago biltzea espero omen da.

Ildo beretik jarraituz, kuriosoa da oso Boisera bertaratzen den jende kopurua zenbatzeko erabiltzen duten metodoa. Bada, jakin ahal izan dugunez jaialdian kroketak saltzen dira, eta saldutako kroketa kopuruaren arabera balioztatzen dute bisitari kopurua. Jakina da pertsona bakoitzak ez duela kroketa bakarra jango, baina jada 51000 kroketa omen daude prest.

Kokapenari dagokionez, Boise hirian  The Basque Block deritzon gunea aurki dezakegu, Idahoko euskal kulturaren erdigunea dena. Kale honetan, Bar Gernika, Anduiza frontoia, The Basque Museum, The Basque Center, Leku Ona Jatetxe eta Hostatua, The Basque Market… daude kokatuta. Nahiz eta Jaialdiko zenbait ekitaldi inguru honetatik kanpo izan, hirigune hau jai-giroaren zentro bihurtzen da astebetez, eta bertan biltzen dira bertoko zein kanpoko milaka bisitariak.

Aurreko guztiaz gain, aipatzekoa da aurten Boiseko Jaialdia CNN kateak bisitatzea proposatzen duen Estatu Batuetako 15 leku berezien artean dagoela. Beraz, Jaialdia benetan esanguratsua da eta euskal diasporan euskal kulturaren erroak bizirik jarraitzen dutenaren adierazgarri argia.

gaztebizhitza_logoaGazteBizHitza, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako zerbitzua da. GazteBizHitza atariak Ikasketak, Lana eta Etxebizitzaren inguruko informazioa eta doako aholkularitza zerbitzuaeskaintzen ditu gazteentzat. 

GOazen Boisera ekimeneko blogariak (Naroa Elortegi eta Mikel Ibargoien) 2015eko Boiseko Jaialdiaren berri-ematen