emakundeEmakundek aurten plazaratu duen martxoaren 8ko kanpainak berdintasunerantz aurrera egiteko gonbita egiten digu, atzerapausorik eman gabe. Berdintasunerako eskubide formala errealitate bihurtzea aldarrikatzen du kartelak eta aurtengo leloa honakoa da: Gizartea aurrera doa berdintasunerantz, ez dezagun atzera egin.

Urtero legez, Euskal Herriko hainbat udalerritan ekintza ezberdinak antolatuko dituzte emakumeen elkarte eta mugimenduek. Euskadin 1977az geroztik ospatzen da emakumeen nazioarteko eguna. Bilbon egin zen lehenengoz emakumeen bilgunea San Frantzisko elizan eta bertan bildu zuren 700 bat emakume. Garai hartako aldarrikapenak beste batzuk baziren ere ( lan baldintza duinak fabriketan emakumeentzat, etxeko lanen aitortza…) zenbaitzuk oraindik gaurkotasun handia dute.

Gaur egunera bueltatuz, deigarria iruditu zaigu berdintasunera bidean aurrerapausoak emateko asmoekin Dimako eskolako haurrekin egin duten bideo hau. Cup song delako kantuaren bertsio honekin haur eta helduek berdintasunera aldarrikatu dute giro onean.