Martxoaren 19an Korrikak Urepeletik emango dio bere ibilbideari hasiera eta 10 egunez milaka pertsonek beraien pausoen bidez euskararen aldeko atxikimendua eskainiko dute.

Baina Euskal Herritik kanpo bizi diren biztanle askok ere euskara ikasteko ahalegina egiten dute. Etxepare Euskal Institutuak Korrikarekin elkarlanean bideo lehiaketa bat jarri du martxan munduan zehar dauden Etxepare institutuko ikasleen artean. Aurtengo leloa EUSKAHALDUNTZEN izaki ikasle hauek egiten duten ahalegina txalotu nahi dute. Lan ugari jaso dituzte lehiaketan eta Liverpooleko ikasleak izan dira garaile. Saria Euskal Herriko barnetegi batean egonaldia izango da euskara ikasten jarrai dezaten sarituek.

Liverpooleko gazteak

Boiseko eskolako haurrak euskaraz

Hamburgoko euskahaldunak

Bartzelonako euskahaldunak

Bestalde Edinburgotik Choose Euskara! lelopean hainbat pertsona irten dira kalera, Trainspoting film ezagunaren euskal bertsioa eginez.