mintzakuadrillak

Mintzakuadrillak egitasmoak gazteek gazteekin euskaraz mintzatzeko kuadrillak egiteko proposamena luzatzen du. Mintzakuadrillak webgunean sartuz gero Getxon, Gasteizen eta Donostian sortu diren gazte taldeetan parte hartzeko aukera dago. Lotsak, beldurrak eta aurre iritziak alde batera utzi eta beste gazte batzuekin giro paregabean astero biltzeko aukera duzu, euskara praktikatu eta aisialdiaz gozatzen duzun bitartean. Animatu!

Badator Korrika, euskararen aldeko martxa

Hemeretzigarren Korrikak martxoaren 19an ekingo dio Urepeletik bere ibilbideari eta martxoaren 29an helduko da Bilbora. Tartean 2100 km-tik gorako ibilbidea egingo du Euskal Herrian zehar. Kuadrillan, lagun artean edo lankideekin batera lekukoa eramateko gogoa izan ezkero AEKren edozein euskaltegitara jo dezakezu otsailaren lehen asterik.