janire

Janire Zubizarreta lekeitiarra da aurtengo Euskadiko Gazteak Lankidetzan kartelaren lehiaketako garailea “Eman urratsa!/ ¡Da el paso!” lelopean egindako lanarengatik. 24 urte ditu eta Donostiako Arkitektura eskolan azken ikasturtean buru belarri dihardu. Zaletasunen artean esan digu musika dela bere grinetako bat eta bere herriko talde ezberdinetan parte hartu duela; hala nola, bandan, estudiantinan zein txarangan. Bestalde, bidaiatzea ere ikaragarri gustatzen zaio, leku berriak eta jendea ezagutu eta bidaiak aprobetxatuz argazkiak egitea. Azkenik oso gogoko dituela irakurketa eta sukaldaritza azaldu digu.

Nola bururatu zitzaizun irudia?

Ba lehiaketara aurkeztea erabaki nuenean, ez nuen argi zein irudi sortu gaiarekin bat zetorrena, eta lelotik hastea erabaki nuen. Gazteak lankidetzan gai nagusia izanik, gaur egungo gizartean pentsatzen jarri eta kanpora irtetzeko aukeratan zentratu nintzen. Kanpora, kalera…oinaren irudia bururatu eta argazkia egitea erabaki nuen bat-batean. Senideen artean oinik politenak zeinek zituen erabaki eta egun batez modeloarena egitea eskatu nion, guztia kafe baten truke, jajajajajaja.

Eta “Eman urratsa!” lemak, zein esanahi du zuretzat?egl_2015_weberako

Leloak egungo gizartearen egoera erreflexatzea du helburu. Askotan, gazte zein nagusi, gauden egoera sozioekonomikoan zentratzen gara, beste inon eta inorengan erreparatu gabe. Uste dut, errutinarekin apurtu behar dugula, abenturatu, gure grinak plazaratu eta burutu eta horretarako “urratsa eman” behar dugu, gauden labirintotik ihes egin, alegia.

Bidaiazalea zara? zein herrialdetara joateko asmoa duzu sariari esker?

Bidaiazalea naizen? Izugarri gustatzen zait bidaiatzea! Gertura zein urrutira joatea berdin zait, helburua esperientzia desberdinak bizitzea eta ondo pasatzea den bitartean.

Oraindik ez dut ziur zein herrialdetara joango naizen, baina herrialde guztien artean, Peruk asko motibatzen nau.

Parte hartu duzu Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan edo bestelako lankidetza programaren batean? (auzolandegiak, trukeak, GKEren batekin…)

Ez dut sekula Gazteak Lankidetzan programan parte hartu, gustatuko litzaidake halere, baina bai udako auzolandegi batean. Aurtengo udan izan da, Aranzadi Zientzia Elkartearekin “Nafarroako Mugak Erdi Aroan” izeneko auzolanean, Nafarroako Galipentzu herriaren katalogazioa egin dugu, gerora herriaren historia laburra kontatzen den liburu baten argitalpena helburu zuena. Experientzia bikaina izan da eta errepikatzeko aukera izanez gero, ez nuke inolako zalantzarik izango, inolaz ere.

Ikusi dituzu gainontzeko partaideen kartelak? Zer iruditu zaizkizu?

Ikusi ditut bai, eta badaude gustatu zaizkidanak noski!  Badago baten bat nireari urrerazten zaiona ere!
Pertsonalki, mota honetako lanetan originaltasuna baloratzea gustatzen zait, eta ikusitakoak eta gero…lan zaila izan duzuelakoan nago !

Bestelako lehiaketetan ere parte hartu duzu noizbait ( kartel lehiaketak, film labur lehiketak, argazki lehiaketak, idazlan lehiaketak…)?

Lehiaketetan parte hartu? Keba, keba…inoiz irabazle izateko esperantzarik ez dut izan eta hortaz, aurkeztu ere ez naiz egin. Hau izan da lehen aldia, eta beraz sorpresaz hartu nau, esan bezala, sekula horrelakorik irabaztea ez duzu espero eta! Aurrerantzean, argi ibiliko naiz, ea zortea lagun dudan berriz ere! jejejejeje.