spot_eu

Eusko Jaurlaritzaren Auzolandegiak programa ezagutzen duzu? Partaide izan zinen duela zenbait urte edo aurten partaide izatekotan zara?

Hala bada, atera iezaiezu etekina zure bizipenei eta egizu auzolandegiei buruzko spot edo iragarki labur bat. Lanek programaren helbururenbat azaldu behar dute.

#Auzospot, auzolandegien spot lehiaketaren helburua Auzolandegiak programaren spota egitea da. Irabazle suertatzen den lanak 2015eko Auzolandegiak programa iragarriko du eta egileak bidaia bat eskuratuko du berak aukeratzen duen Hego Amerikako herrialde batera.

Lanek gehienez 50 segundutako iraupena izan behar dute eta urriaren 31arte zabalik dago parte hartzeko epea.

Oinarriak begira itzazu eta ekin lanari!!