2014ko Euskararen aldeko jaiak heltzear dira, eta egutegian lehenengo azaltzen diren lau jaiek prest dute aurtengo bideoklipa.

Senpereko aintzirak 31.enez bilduko ditu iparraldeko eta hegoaldeko zaleak maiatzaren 11an, Herri Urratsen. Mashup edo nahasketa musikalean aritzen den iparraldeko Buuzbu taldea ikus dezakegu aurtengo bideoklipean kantuan.

Siroka taldeak egin du “Gorantz Goaz Go Go” abestia Euskal Eskola Publikoaren jairako. Ekainaren 1ean Balmasedako herriak hartuko ditu gerturatzen diren bisitariak.

Ibilaldiaren aurtengo leleoari kasu eginez (Euskararen bihozfera) Urdaibaiko biosferan grabatu ditu Seber Altube ikastolako ikasle eta irakasleek bideoklipa. Ekainak 1ean Gernikan egin dute hitzordua antolatzaileek.

Araba Euskarazek Lapuebla de Labaecan izango du hitzordua ekainaren 15ean. Kometa taldea izan da aurtengo bideokliparen egilea, eta mugan euskara bizi-bizi dagoela erakutsi digute .

Urte osoan zehar egiten diren euskararen aldeko jaian egutegia ere prest dugu.