Iasone Parada Garmendia oreretarrak egindako lanak irabazi du aurtengo Auzolandegietako kartel lehiaketa. Paradak aukeratutako leloa “Esku guztiek dute lekua” izan da.

EHUn Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatu ostean Kubako EICTVn (Escuela Internacional de Cine y Television) arte zuzendaritza ikasketak egin zituen eta egun ekoizpen arloan ari da lanean Artedrama arte eszenikoen plataforman.

“Esku guztiek dute lekua” leloa eta eta eskularruak zintzilik, nola bururatu zitzaizun leloa eta irudia?

Kooperazio programetako karteletan, askotan eskuak erabili izan direla ikusi izan ditut. Gure irudimenean, erlazionatzen ditugun kontzeptuak direla. Hortik abiatuta, esku batzuk ateratzea ohikoegia zelakoan, eskularruetara pasatzea pentsatu nuen; erlazio horretatik gehiegi urrundu gabe, zerbait berria proposatzeko.

Auzolandegiak programan parte hartu al duzu inoiz? Zein auzolandegitan?

Ez, sekula.  Ez nuke jakingo esaten, aukera guztiak ere ez ditut ezagutzen… Egia esateko, pozik joango nintzake edozein auzolandegira.

Irabazitako sariari esker Hego Amerikara bidaia bat egingo duzu aurten, badakizu nora joango zaren?

Egia esateko, oraindik ez dut erabaki, baina buruan dauzkadan herrialdeak dira: Mexiko, Nikaragua eta Peru.  Bihar beharbada beste gauza bat erantzungo nuke. Ez dakit…

Zer deitzozu gazteek Auzolandegietako kartela egiteari?

Oso ideia ona iruditzen zait. Gainera, baliagarria da Auzolandegien proiektua ezagutzera emateko ere.

Ikusi al dituzu lehiaketan jasotako lanak? Zer iruditu zaizkizu?

Bai, denak ikusi ditut. Zorte handia izan dut, maila beretsua zuten proposamen guztiek eta ez nuen hautatua izaterik espero. Sorpresa haundia izan da eta sari ezin hobea