Emakumeen Nazioarteko Eguna munduko bazter askotan ospatzen da, aldarrikapen eta festa giroan. Hartara, ohikoak dira gure inguruan ekitaldiak, ikuskizunak, manifestaldiak, ikastaroak etab.  Baina gure mugetaz haratago nola egiten dute oihu emakumeek? Interneten bila ibili gara eta honako doinuekin topo egin dugu.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=IV4WHBaFrns[/youtube]

One Woman abestia “ONU Emakumeak ” erakundearentzat eginiko abestia da eta bertan munduko hainbat herrialdeetako emakumeek parte hartzen dute.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=ZsI9HdZjm_s[/youtube]

La Alzada, Acción Feminista Libertaria, Santiago de Txileko  talde feministak egindako bideoa.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=8hQIH8GZpvY[/youtube]

Vigo aldetik datorkigu galegoz egindako bideoklip hau.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=f3ATKleCJM0[/youtube]

Azkenik bertoko gazteek, Izar eta Olaiak, kantuz aldarrikatzen dute martxoaren 8aren ospakizuna.