“26 urteko billabonatarra naiz. Urtebeterako Bartzelonara joan eta jada 6 urte daramatzat. Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua naiz Bartzelonako Autonoma Unibertsitatean (UAB) eta publizitatearen hainbat arlotan lan egin ostean, sare sozialetan espezializatu naiz, azken 3 urteetan agentzia eta enpresa desberdinetan Social Media Manager bezala lan eginez. Gaur egun, “Zoopa”izeneko produktoran egiten dut lan “Fiesta Suprema” programaren sare sozialak kontrolatzen. Horrezaz gain, Bartzelonako Autonoma Unibertsitatean klaseak ematen ditut “Publizitate eta Harreman Publikoetako” gradua ikasten ari diren ikasleentzat. Dudan denbora librean, lagunekin elkartzea dut gustoko. Deskonektatzeko errezetarik onena dira!”

Gazte gehienen ahotan dagoen kontua da ikasketak amaitu ostean dagoen lan eskasia eta aukera falta. Alex Padilla 26 urteko publizista eta Community Manager gazteak bere esperientziaren berri eman digu, nola bizi izan zituen karreraren azken urteak eta lan mundura egindako jauzia.

Publizitate eta harreman publikoetan lizentziatu ostean, mila saltsatan aritu zara lanean, kontaiguzu pixkat zure ibilbidea nolakoa izan den orain arte.

Betidanik izan oso saltsero eta publizitatearen munduan mugitzeko “saltsero” xamarra izan behar zara. Karrera amaitu eta master bat egin nuen. Beka bat eman zidaten Vienan 4 hilabetez lanean ibiltzeko. Vienatik bueltan sare sozialeetan espezializatutako agentzia batean fitxatu ninduten eta hortxe ibili naiz gaur arte. Bien bitartean, Londreseko Joko Olinpikoak bizitzeko aukera ere izan nuen Gazteaukeari esker eta irrati emisora askotan kolaboratzeko aukera ere izan dut.

Karrera bukatzear zinela Batzelonara joan zinen komunikazio ikasketak osatzera eta lanera, nolako esperientzia izan duzu orain arte?

Karrera Bartzelonan bukatu nuen. Leioako EHUn hasi nituen ikasketak eta 3. Mailan Bartzelonan ikasteko SICUE-SENECA beka eman zidaten. Beka amaitu eta Bartzelonan geratzea erabiki nuen bekario bezala agentzi batean ere lanean nebilelako. Publizitatearen hainbat arlotan lan egiteko aukera izan dut baina sare sozialetan aurkitu dut nire tokia. Momentu egokian iritsi zen, jada 3 urteko lan esperientzia dudalako arlo berri honetan!

Unibertsitatean ere irakasle aritu zara Bartzelonan, zer moduz moldatzen zara irakasle gisa?

2 urte daramatzat irakasle bezala lanean eta sekulako esperientzia ari naiz bizitzen. Ezkutuan neukan bokazio bat dela uste dut. 100 ikasle inguruko klaseak dira eta 2 asignatura ematen ditut: marketinga eta sorkuntza (kreatibitatea). Lizentziatu nintzen unibertsitate berean egiten dut lan (UABn) eta irakasle papera egitea oso sentsazio berezia da. Izugarri gustatzen zait publizitate mundutik dakidan guztia ikasleekin konpartitzea.

Lan mundua nola ikusten duzu egun. Zuk ere pairatu dituzu krisiaren ondorioak?

Gezurra badirudi ere, nik ere paraitu ditut krisiaren ondorioak, soldatan gehienbat. Soldatak izugarri jeitsi dira eta konpetentzia handia dagonenez, ez duzu lan bat pasatzen uzten. Publizitate munduan esaterako, ordu extra ugari sartzen ditugu, eta ez dugu zentimorik ikusten. Ni zorionez ezin naiz kexatu lan bi ditudalako, baina gogor egin dut lan egoera honetara iristeko. Enpresek “beldurra” zabaldu nahi izaten dute, zuk gogor eta kexatu gabe lan egin dezazun.

Zer deritzozu gazteen alde egite maxibo honi? Hemen ez al dago gazteentzako aukerarik?

Askok ez dute beste aukerarik eta beraien ikasketekin zerikusia duen zerbaitetan lan egin nahi baldin badute, kanpora jo behar izaten dute. Tristea oso, onenak kanpora doazelako! Konpetentzia handia dago eta inoiz baino gazte profesional gehiago daude, formakuntza bikainarekin lan egin ezinik. Hemen aukerak egon badaude, baino eskeintzen dizkizuten baldintzak ez dira onenak.

Nola ikusten duzu etorkizuna eta zer egin dezakeela uste duzu lan bila dabilen gazte batek?

Oso pertsona baikorra naiz eta etorkizun oparo bat ikusten dut hemendik urte batzuetara. Oraindik urteak pasako dira galdu ditugun lan balditzak berreskuratzeko, baino etorriko dira garai hobeak. Lan bila dabilen gazte bati “bere burua saltzera” animatuko nuke. Azken batean, gu ere yogurrak bezala, marka bat gara eta modurik onenean saldu behar dugu gure burua. Sare sozialak eskaparate moduan erabili ditzakezue, egiten dakizuena jendeari erakusteko portafolio edo book moduan. Hasi bekario moduan zure sektoreko edozein enpresetan eta behin barruan zaudela, fitxak mugitzen hasi eta zorte pixka batekin, ez zaituzte alde egiten utziko.

Egun RTVE2ko “Fiesta Suprema” programan ari zara lanean Community Manager gisa, zer aipatuko zenuke lanaz?

Sekulako esperientzia bizitzen ari naiz programa honekin. Niretzat “esperimentu” bat izaten ari da. Youtuben izugarrizko arrakasta duten 3 pertsona fitxatu dituzte programa bat aurkezteko eta gaur egun telebista alde batera utzi duten gazteak, telebistara berriz bueltan ekartzeko esperimentu bat da. Gazteek sarean gustoko dituzten edukiak, programa batean biltzea zen helburua eta pixkanaka lortzen ari garela uste dut. Sare sozialetan sekulako arrakasta eta oihartzuna izan du saioak eta oso pozik nago lortutako emaitzekin.

Euskadi Irratiko Hiri Gorrian programan ere kolaboratzaile zabiltza, nola jo dute zurekin eta zer gustatzen zaizu gehien programaz?

Hiri Gorrian” saioa, Euskadi Irratiak behar zuen arratsaldeko magazin perfektua da. Gazteoi interesatzen zaizkigun gai asko jorratzen dituzte egunero eta gure ahotan dauden eztabaidak eta bizipenen gogoeta bikainak egiten dituzte. Guk esaterako, tertulia biral bat egite dugu ostiralero, interneten tendentzia diren gaietaz hitz egiteko: asteko bideo birala zein izan den komentatzeaz gaiz, egungo serieak, azken bideojolasak, sare sozialen azken berrikuntzak, edota interneten sortzen diren azken fenomenoak ere aipatzen ditugu. Nik irratia asko entzuten dut, eta oso harro nago ostiralero Euskadi irratian egiten dugun tertuliarekin. Beste hainbat irratientzat eredu izan beharko litzateke.

Zure aburuz nolako bilakaera izango dute urte gutxitan sare sozialek, komunikazio kateek eta teknologia berriek?

Oraindik sare sozialek asko dute eboluzionatzeko. Aplikazioen BOOMa ari gara bizitzen eta sare sozial berriak ere agertuko zaizkigu, beste hainbat desagertuko diren bezala. Tuenti plataformaren etorkizuna arriskuan egongo ahal da? Twitterrek lehen postua kenduko ote dio Facebook atariari? Telebistak internetera egokitu beharko ditu bere edukiak, eta eskutik joan beharko dute, ez baldin badu bere erreinu hori galdu nahi, eta prentsa eta irratiei aplikazioen arora ongi egokitzea tokatzen zaie. Zorionez hasi dira lan horretan baino ziur naiz urte interesgarriak ditugula oraindik komunikazioaren mundo honetan.

Komunikatzeko zer duzu nahiago, Facebook, Twitter, Whatsapp, telefonoz edo aurrez-aurre biltzea lagunekin?

Sare sozialei esker bizi naizela esaten dut beti, baino niri, aurrez-aurreko komunikazioa gustatzen zait: lagunekin bildu, mahai baten inguruan eta kaña batzuk gertu ditugula. Whatsappa guztiz gorrotu dut eta sekulako berrikuntza izan arren, sortu duen dependentzia ez zait bat ere gustatzen. Sare sozialak etxean geratzen dira lagunekin biltzen naizenean.