Argazkia: Paul Hernández Quintano

Tomas Aranberrik SERSO San Viator GKEan lan egiten du eta gertutik ezagutzen du Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa. Erakunde honek urteak daramatza Hegoaldeko herrietan hezkuntzaren bidez pobreziaren kontrako proiektuak garatzen eta Iparraldeko herrien sentiberatasuna indartzen. Besteak beste,  Haiti, Honduras, Peru,  Burkina Faso eta Boli Kostan sustatzen dituzte egitasmoak.

YouTube Preview Image

Kontaiguzu pixka bat SERSO San Viator elkarteak duen harremana Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarekin

SERSO San Viator elkarteak harreman estua du EGL programarekin. Gure elkarteak euskal gazteentzat egokiak diren tokiak eskaintzen dizkio EGK programari, era horretan, esperientzia positiboak bizi izan ditzaten gazte koperanteek.

Noiztik parte hartzen duzue EGL programan eta zein herrialderekin lan egiten duzue?

Gutxi gora behera 2005-2006an hasi zen SERSO San Viator elkartea Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarekin lan egiten. Ni 2008an batu nintzen programara eta Euskadiko gazte taldea, urte haretan, Yungayra (Peru) abiatu zen, nire garai hartako bizilekura.

YouTube Preview Image

Nolako harrera du programak Hegoaldeko herrietan eta biztanleriaren artean?

Orokorrean harrera ona du programak. Harreman on honen ondorioz, urtero hainbat gazte bidaltzen ditugu programaren bidez, gure proiektuetara. Gainera, jadanik gure jendeak, ezagutzen dituzte gazte euskaldunen ohiturak, janskera, hitz egiteko era etab.

Nolako esperientzia izan duzue euskal gazte koperanteekin orain arte?

Oso positiboa izan da SERSO San Viatorrek gazteekin izandako esperientzia. Badakigu gazte guztiak ez direla berdinak eta bakoitzak programan parte hartzeko motibazio ezberdinak dituela, hortaz, norberak era ezberdinean bizi ditu bizipenak. Dena den, beharrezkotzat jotzen dugu euskal gazteek horrelako programa batean parte hartzea, munduak duen aniztasuna ezagutu eta bere eraldaketan laguntzeko.

YouTube Preview Image

Oso lan aktiboa egiten duzue zuen blogean, gazteen bizipenak biltzen, zein da lan honen helburua?

Pertsonekin eta pertsonentzat lan egiten dugu. Pobrezia kontzeptu abstraktua da, baina pobrezian bizi diren pertsonak konkretuak dira. Pertsona boluntarioen aurpegiak azaleratzea beharrezkoa dela uste dugu, gure ingurukoak sentsibilitzateko, eta munduko errealitate ezberdinak erakusteko.

Argazkiek, bideoek, eta gazteen testigantzek  gizartea sentsibilizatzeko balio dutela uste duzu?

Ez dakit gure kopetanteen argazkiek eta bideoek gizartea sentsibilizatzen laguntzen duten, agian lagun batzuengana heltzen da beraien ahotsa. Baina gazteek berien bizipenak ingurukoen artean zabaltzen dituztenean sentiberatasun hori olatu bihurtzen da.

YouTube Preview Image

Datorren urteari begira zeintzuk dira zuen helburuak, zein herrialderekin lan egiteko asmoa duzue EGL programan?

EGK programan parte hartzeko asmoa dugu, orainarteko esperientzia positiboa izan delako, nahiz eta programak bere mugak dituen. Perun eta Haitin lan egiteko asmoa dugu. Hezkuntza munduko GKE bat gara, eta EGK programak dirauen sasoian zailtasunak ditugu, oporraldia dela eta, bestelako herrialde batzuekin lan egiteko.

Bukatzeko, 2014ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan kartel lehiaketa abian da, zein mezu edo aholku bidaliko zenieke kartel lehiaketan parte hartzekotan diren gazteei?

Normalki aurrean dudan pertsonaren begiek pizten dute nire arreta. Sufritzen dagoen horren begiek diotena barneratzeko ahalmenik ez badugu, ez gara inoiz gai izango gure mundua aldatzeko.

Oharra: post honetako bideoak SERSO San Viatorrenak dira