Beldur Barik egitasmoak dagoeneko lau urte bete ditu.  Apurka-apurka gaztetxoen artean ezaguna egiten ari den programa honek berdintasun baloreak, genero indarkeriaren gaitzespena eta jabekuntza prozesuak babestea du helburu.

Aurten guztira 150 landik gora jaso dituzte Beldur Barik lehiaketan, tartean, bideok, libdubak, komikiak eta kantuak osotzen dutelarik  gaztetxoen sormen uzta. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako gazteek parte hartu dute bi kategoriatan 12-17 urte artekoak eta 18-26 urte artekoak.

Azaroaren 30ean Basaurin ospatuko da aurtengo Beldur Barik topaketa, eta bertan egun osoan zehar tailerrak, erakusketak, kalejira, janaria, jasotako lanen proiekzioa eta sari banaketa egingo dira. Interesa duten gazteentzat doako autobusak jarri dituzte antolatzaileek. Era berean publikoaren saria eskuratzeko bozketa azaroaren 27 eta 28an egingo da internet bidez.

Jarraian Beldur Barik lehiaketan jasotako lan batzuk ekarri nahi izan ditugu gure blogera:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=A5L5T_OO9i8#t=98[/youtube]

Garen bezalakoak gara, Galdakao, Bizkaia 12-17 urteko kategoria

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=Ljz7pAPSKx8[/youtube]

Ahotsa badaukazu, Ea, Bizkaia,18-26 urteko kategoria

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=QC_tI3zGYzQ#t=109[/youtube]

Zu zeu, Eibar, Gipuzkoa, 18-26 urteko kategoria

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=avx2wLQI95k#t=100[/youtube]

Berriro ere Dulentzin lortuko dugu 2013, Dulentzi, Araba 18-26 urteko kategoria