Argazkia: Xaba du

Kontsumoa eta dirua nagusi diren gure gizartean, gero eta pertsona gehiagok jotzen dute dirua beharrezko ez den beste sistema batzuetara. Hala, denbora bankuak jakituria eta ekintzen trukean oinarrituriko sistema bat dira. Lan-denbora da trukeetan kontutan hartzen den unitatea, ez dirua. Pentsatzen duguna baino gauza gehiago egin ditzakegu dirurik erabili gabe, gure denbora eta jakinduria beste pertsona batzuei eskainiz.

Egunetik egunera, hiriburu eta herri gehiagotan aurki ditzakegu denbora bankuak (normalean tokiko elkarteek gidaturik) eta bertako kideek diotenez, denok dugu zer eskaini eta trukean zer jaso. Gure beharrizanak dirua gastatu gabe asetzea posible da sistema honen bidez eta beharren arabera era guztietako zerbitzuak eman eta jaso ditzakegu. Batzuek hizkuntzak ikasi eta praktikatzeko, aisialdirako ekintzak egiteko, zainketa lanak zein etxeko lanak burutzeko jotzen dute beste kideengana. Trukean norberak dakiena emango du, bere denbora eta jakituria denon mesedetan jarriz.

Jarraian denbora bankuei buruzko bideo eta informazio gehigarria bildu ditugu.

Aiztondoko denbora bankua (euskaraz)

YouTube Preview Image

Bilboko denbora bankua (gazteleraz)

YouTube Preview Image

Euskadiko zenbait denbora banku:

BdT Vitoria-Gasteiz (Caminando por las estrellas)

Auzopolis  Ermuako denbora bankua

Donostiako denbora bankua

BdT Barrios altos de Bilbao

 AIZTONDOko Denbora-bankua – TrukeAdos

Espainiako denbora bankuen mapa