Gazte-txartelak kirolaren aldeko apostua egiten du eta hilero lau lagunentzako abentura pack-ak zozkatzen ditu txarteldunen artean. Testuinguru honetan, Goizane Saez de Olazagoitia gasteiztarrak, Urdaibaiko ingurune naturalean surf saioa irabazi zuen, eta bere lagunekin joan zen kirola egitera.

Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza eta ingeleseko irakaslea, kirolzale amorratua da Goizane, eta mendian ibiltzea, eskalatzea, triatloia egitea eta batez ere eskiatzea atsegin ditu. Bere bizitzaren parte da kirola.

Urdaibaiko surf saioaren inguruan mintzatu gara Goizanerekin eta hona bere esana.

Zer dela eta animatu zinen Gazte-txartelaren abentura packaren zozketan parte hartzera?

Iazko udan Zarautzera joan ginen lagun batzuk eta uretara sartu nintzen lagun baten taularekin…. nabaritu nituen sentsazioak kristonak iruditu zitzaizkidan. Hilabetero Gazteaukerako boletina jasotzen dugunean, kirolarekin zerikusia duten zozketeak bilatzen ditut.

Nolako esperientzia izan zenuten Urdaibain; olatuak, surfa, ingurua… zer iruditu zitzazuen?

Urdaibaiko esperientzia bikaina izan zen. Eguraldia ez zen oso ona izan… momentu batean hasi zen euria egiten baina egia esan… berezia izan zen. Uretan egotea eta kanpoan euria egiten. Ingurua ezaguna zen niretzat txikitan Mundakara udan askotan joaten ginen eta.

Lagunekin egun pasa egiteko kirol-abentura aukera polita al da zuretzat?

Lagunekin kirola praktikatzeak asko dibertitzen nau. Berdin zait zein kirol den.

Zer azpimarratuko zenuke esperientzia honetaz, zer izan da zuretzat erakargarriena.

Esperientza honetaz gehien gustatu zaidana lagunekin egoteko aukera izan da, kirol berri bat  ikasten dugun bitartean. Begiraleekin oso gustora ibili ginen. Ingurua ezin hobeto! Errepikatzeko modukoa izan da eta gomendatzeko dudarik gabe!