Azken eguna lasai hartu dugu. Barriatik bizikletaz abiatu, Ulibarriko urtegia inguratu eta Gasteizera gindoazela, denoi sartu zaigu begian zerbait. Malkoren bat edo bestek ihes egin digu, agian haizearengatik, agian bideko hautsarengatik, edo agian agurtzeko bideoa grabatu dugulako eta aste honetan bizitako abenturak eta emozioak pilatu zaizkigulako. Horrela agurtu nahi izan dugu Gazte Ibiltarion aste zoragarri hau: talde honen bideak jarraipena izango duela jakinda.

YouTube Preview Image