Leitzaran eta Sakanako autobidetik joan beharrean , bailara honetan dauden herri txikien xarma ezagutzeko aukera izan dugu. Autobideak egin zirenetik , Mugiro, Etxarren, Zuhaizti, Lakuntza… bezalako herriak oraindik existitzen direla ohartzeko aukera izan dugu.

Gaur goizean Iratiren ordez Ohianarekin iratzarri gara. Bizikleta Lekunberriko kanpinean atseden hartzen utzi eta Uitziko tuneleraino korrika saio osasuntsua egin dugu. Gosaldu ondoren, Ohianarekin korrika egiteko teknikak ikasi ditugu eta bere kirol-ibilbideari buruz egindako galderei emandako erantzunak  gustora entzuten igaro zaigu laugarren eguneko goiza.

Alforjak berunez bete ondoren gure gaurko bizikleta ibilbideari gogotsu bezain nekatuta ekin diogu. Lekunberri utzi eta Biaizpe artean inurrien antzera sentitu ondoren,  Irurtzunen bazkaldu dugu. Bapo bazkaldu eta bi bostekin handira jotako ordagoak erabaki du mus txapelketa Sakanako bailaran aurrera egin aurretik.

Asfaltozko munstroa bistaz galdu gabe, kotxe askorik gabeko errepide lasaietan barrena bailaraz gozatu izan ahal dugu, begibistan mendi ikusgarrien maldak ahaztu barik: Satrustegi, Andia, Urbasa…azkenean nekatuta baina pozik

YouTube Preview Image

Argazki guztiak.