Atzo arratsaldean iritsi ginen Tertangako aterpetxera. Harrera beroa egin ziguten bertako gazteek,lo kuluxka bat egiten zeuden eta ondoren tarta tailerra egin zuten. Baina gaur berriz ere lan egitea egokitu da. Eguzkiak gogor jo du goizean zehar, hala ere  gazteak fin ibili dira aitxurra edo sarda eskuan haien lana burutzen. (Ikus argazki galeria)

Tertanga arabar herrixka txiki bat da, Amurrioren menpean dagoena, eta Urduna ondoan kokatuta dago. Bertan 20 gaztek osaturiko auzolandegia aurkitzen da. Haien betebeharrra Ubiros errota eta honen inguruak konpontzea da. Auzolandegi hau espainiar estatuko hainbat tokitatik etorritako pertsonek osatzen dute, andaluziarrak, valentziarrak, zaragozarrak, madrildarrak, euskaldunak,… daude. Lagun giroa nagusi da haien artean, lanean zein denbora librean.

Gaurkoa asteko azken lan eguna izan da. Nabaria da aste osoan zehar lanean fin ibili direla gazteak. Haien esanetan, hasiera baten lan eremuan ezin zitekeen ibili ere egin eta aste bateko epean, sastrakak kendu dituzte eta inguruak beste itxura bat hartu du. Egindako esfortsuak bere fruituak eman ditu. Laneko etekinak ikusita gogotsu heldu diote ostiralari eta horrekin batera datorren asteburuari. Bi egunez lana alboratu eta aisaldirako aukera izango da nagusi. Euskal Herriko zenbait txoko ezagutzeko aukera izango dute, larunbatean Donostiara abiatuko dira eta igandean Nerbioi ibaiaren sorburua ikustera hurbilduko dira. Asteburu polita aurretik, ondo pasa!

Auzokontalariak ekimenerako Ander Bolibar eta Ane Elordik egindako posta