Atzoko aurkezpen egunaren ostean, lanari ekin diote gaur Lemoako auzolandegiko gazteek (ikusi argazkiak). Goizean goiz, Lemoatx mendira abiatu dira eta gogotsu heldu diote lanari. Lehendabiziko egunaren berritasuna ote? Ikusi beharko da ea hurrengo egunetan ere horrenbesteko indarrarekin jarraitzen duten, seguru baietz.

Lemoako auzolandegiko gazteen betebeharra memoria historikoarekin estu lotuta dago. 1937. urtean, Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz, Lemoako lurrak gudarien babesleku izan ziren. Batez ere, Lemoatx izeneko mendia, non hainbat lubaki egon ziren. Auzolandegiko boluntarioen lana lubaki horiek garbitzea izango da eta datozen bi asteetan horretan ibiliko dira. Lemoako Lemoatx1937 elkarteak bere poztasuna adierazi du ekimen honen aurrean, memoria historikoaren berreskurapena funtsezkoa iruditzen baitzaie. Bestalde, Aranzadi fundazioko Asier Izagirre izan dute gazteek gidari haien lanean.


Hala ere, guztia ez da lana auzolandegietan. Aisialdirako aukera ere badago eta goizean lanegin ondoren, arratsaldean pistinaz gozatzeko aukera dute. Elkar ezagutzen jarraitzeko beta paregabea eta kulturartekotasunean sakontzekoa ere.

Auzokontalariak ekimenerako Ander Bolibar eta Ane Elordik egindako posta