Harreraren ostean, boluntarioek aurkezpenak egin dituzte elkar ezagutzeko

Lemoan gaude jadanik, gure lehen eguna auzolandegiko boluntarioen lehen eguna ere izan da. Aurkezpen eguna. Mundu osotik etorritako pertsonez inguratuta gaude: frantsesak, turkiarrak, errusiarrak txinatarrak, alemaniarrak eta euskaldunak. Lemoako auzolandegia internazionala da, eta bertako zubi hizkuntza ingelesa da. Memoria historikoari loturiko auzolana egiteko asmoa dugu, San Antolín inguruko baseliza eta bideen konponketa eta berreskurapen lanak, alegia. Lemoarrentzat ingurune honek balio historiko handia du.

Bihar goizean hasiko gara auzolanean, nekatuta ikusten da jendea, bidai luzeak egin dituzte bertaratzeko, baina gogotsu ere somatu ditugu. Gaurkoa lehen kontaktua besterik ez da izan, bihar hasiko da benetako lana.

Lemoako auzolandegiko lehendabiziko eguna, udaletxean egindako harrera

Lemoako udaletxeak eskainitako lunch-a

Auzokontalariak ekimenerako Ander Bolibar eta Ane Elordik egindako posta.

Euskadi Irratiko Udan Blai! saioan egindako elkarrizketa.