Lemoako lagunak utzi, eta Tertangara abiatu gara. Bi eguneko auzolanak emaitz nabarmenak eman ditu Lemoatx-eko lubakien berreskurapenean, seguru gaude Auzolandegiko lana gerra zibileko ondarea ezagutzeko aurrerapauso itzela izango dela, zorte on!

Adeitasunez jaso gaituzte Tertangako Auzolandegian, arratseko amaieran heldu gara, bazkalondoko kuluxka izorratu diegu, baina ulertu dute gure intrusioa (Aurrera begira itzulia etorriko denaren sentsazioa badugu ere).

Lau taldetan banatu, eta tarta tailerra izan dute iluntzerarte denbora igarotzeko. Umore giroan aritu dira postreak prestatzen, azpijokoak ere izan dira; beste taldeen osagaiak desagerrarazi,lan tresnak bereganatu… baina guztia lagun giroan joan da. (Argazki galeria)

Tamalez ezin izan ditugu postreak dastatu, bihar egingo dute lehiaketaren amaiera eta bozkaketa. Guri ohera joatea egokitzen zaigu orain, bihar goizean goiz hasiko gara Tertangako errotaren berreskurapen lanetan, lan gogorraren ondoren izango dugu gaurko tartak dastatzeko aukera.

Auzokontalariak ekimenerako Ane Elordik eta Ander Bolibarrek egindako posta