Uda garaia gogorra eta bakartia izan daiteke egoiliar edadetu batzuentzat. Egoera iraultzeko asmotan, Bergarako Auzolandegiko kideak animazio lanetan dabiltza Mizpirualde egoitzan. Aurrez ezagutu ditugun Auzolandegiekin alboratuta, oso bestelakoa da hemen egiten den lana.

Bingoan jolastu, gitarra jo, baloia aireratu, irakurri, paseatu, hitz-egin, laztandu edo abestu. Berdin da nola, gertutasuna agertu eta pertsona orok behar duen xamurtasunaz laztantzea da helburua (Ikusi argazki galeria).

Hilabete osoko Auzolandegia da hau, eta bertako egoiliar zein langileek aipatu digutenez, boluntarioen zain egoten dira egunero bertako kideak, gazteek egoitza astindu, koloreztatu eta bizitasuna ekartzearen zain.

Esker onekoak denak, interakzioa sekulakoa da, belaunaldi arteko transmisioa, ahaztuta ditugunen esperientzia eta bizi eredu ezberdinengatik asko ikasteko dugula gogoratu digu gaurkoak. Bertako lanaren emaitza emozionalak bi zentzutan bizi direnaren ezbaiko seinale.

Bertakoa kontatzeko traba, edo orain arte izan ez dugun zailtasun bat ere izan dugu gaurkoan. Pertsonekin lanean ibiltzean, argazkiak eta bideoak egiterakoan kontu handiz aritzen saiatu gara, ez dugulako nahi izan inoren errespetua edota sentiberatasuna urratu.

Bertako animazio batzuk grabatu baditugu ere lagin gisa bizitakoaren berri eman ahal izateko, bertako boluntarioetan zentratu nahi izan gara gaurko ikus-entzunezkoan.

Auzokontalariak ekimenerako Ane Elordik eta Ander Bolibarrek egindako posta

Euskadi Irratiko Udan Blai! saioan egindako elkarrizketa.