Gazte Ibiltariak egitasmoaren baitan, 8 gaztek 350 km egingo dituzte bizikletan Euskal Herrian zehar Asier Muniain, Oihana Kortazar, Irati Anda eta Ander Izagirre kirolariek gidaturik, Gazteaukera eta Ibilbideaken eskutik. Nortzuk dira gidariak!!!

Nor da? Donostiar kazetari, blogari, idazle eta kirolzalea da Ander Izagirre (Donostia, 1976). Txirrindulari eta bidaiari nekaezin eta abenturazale honek erreportajeak eta liburuak idatzi ditu errealitate ezberdinen inguruan: El testamento del chacal (2003), Los sótanos del mundo (2005), Plomo en los bolsillos (2005, 2012), Cuidadores de mundos(2008), Groenlandia cruje (y tres historias islandesas), 2012, y Mi abuela y diez más (2013).

Kirol berezitasuna: Txirrindularitza

Bere eginkizunak Gazte Ibiltariak ekimenean: Aste osoan zehar bizikletan egingo den ibilbidean taldearen gidari eta laguntzaile izango da Ander.

Sarean: Bere blog pertsonalean, botadun kazetari gisa aurkezten du bere burua.

Oihana Kortazar

Nor da? Oihana Kortazar elgetarrari (1984) txiki-txikitatik datorkio kirolzaletasuna. Mendiak, itsasoak, animaliek eta naturarenganako errespetuak bere bizi filosofiarekin bat egiten dute. Hainbat kirol diziplinatan aritu ostean, mendi lasterketan dihardu azken urteetan buru-belarri. Plamares ederra du Oihanak, eta besteak beste, Munduko lasterketa bertikalean txapeldun izan zen 2012an eta baita Espainiako txapeldun ere.

Kirol berezitasuna: Mendi lasterkaria, Salomon taldeko kirolaria da

Bere eginkizunak Gazte Ibiltariak ekimenean: Bi egunetan taldeak mendiko ekintzak egingo ditu Oihanarekin.


Asier Munian ( Axi)

Nor da? Asier Munian ( Axi) zarauztarrak ( 1982) skater moduan aritu ostean surfera salto egin zuen txikitan. Ordutik bere bizitza eta lana surfaren munduari loturik dago, eta sari ugari jaso ditu surf lehiaketetan. Zarautzen Axi Munian surf eskolan trebakuntza ugari eskaintzen ditu.

Kirol berezitasuna: Olatu handietako surflaria

Bere eginkizunak Gazte Ibiltariak ekimenean: Bi egunetan taldeak surf ekintzak egingo ditu Asierrekin.

Sarean: Webgune honetan Asierren surf eskolaren eta bere berri auki dezakezue

Irati Anda

Nor da? Hamar urterekin ikastolako mendi taldean izena eman zuen, baina urte batzuk geroago eskaladara pasatu zen Irati Anda. Gasteiztar gazte honek( 1982) eskaladan garaipen handiak lortu ditu, besteak beste, Euskadiko eta Espainiako Zailtasun Eskalada Txapelketak. Bertsolaritzan ere aritzen da Irati.

Kirol berezitasuna: Eskalada

Bere eginkizunak Gazte Ibiltariak ekimenean: Bi egunetan taldeak eskaladari loturiko ekintzak egingo ditu Iratirekin.

Sarean: Wikipedian eta bertsolaritzaren datu basean aurkitu dugu Irati.

Gazteek egingo duten ibilbidea bizikletaz honako hau da: