Why not irratia

Why not Donostiako fundazioak 2010etik diardu gaixotasun mental eta ezgaitu pisikikoak dituzten pertsonak laguntzeko programak eskaintzen. Aisialdiarekin loturiko egitasmoak prestatzen dituzte besteak beste, pertsonen bizi kalitatea hobetzeko eta isolamenduari aurre egiten laguntzeko.

Duela gutxi Argentinako radio Colifata irratiaren eredua aintzat hartuz, gaixoei irrati programa bat egiteko gonbita luzatu zieten elkarteko kideek. Horrela sortu da Why not irratia, egunero emititzen dute sarean eta 60 lagunek parte hartzen dute irratian. Berain egunerokoa, umorez eta baikortasunez azaltzen dute protagonistek  internet bidezko irrati saioetan. Dibertigarriak eta oso gertukoak dira irratsaioak (Mente en las hondas, Alo eraiki, eta Historias debidas) eta igartzen da gustura dabiltzala mikrofonoen atzean berbetan. Tresna eder bat , gaixotasun honen estigmari aurre egiteko.

Diario de El hadji bloga

El Hadji hamar urteko mutil senegaldarra da. Duela zenbait hilabete Euskal herrira heldu zen Tierra de Hombres GKEaren bidez operazio bat behar beharrezkoa zuelako bere bizi kalitatea hobetzeko. Ermua eta Bilboko bi familiek esku zabalik hartu dute El Hadji beraien bizitzetan. Elkar ezagutzen ez zuten arren mutikoaren egunerokoaren berri ematen dute “Diario de El hadji” blogean . Elkartasun baloreak, egunerokotasuna, ikastolako bizipenak, kultur diferentziak, gastronomia, erlijioa, erritmoak… eta beste mila pasarte azaltzen dituzte bi familiek blogean egunero.

Kontakizun hauek ez dute inorentzat eredu izan nahi, abian jarri duten ibilbidearen lekukotasuna eman nahi dute soilik.

Kibao, komunikazioa bideratzeko mugikorretarako aplikazioak

Kibao elkarteak desgaitasunak dituzten pertsonei laguntzeko asmoz teknologia berrietan oinarrituriko aplikazio ezberdinak garatzeari ekin dio. Gasteizko talde honen helburua doako aplikazio libreak garatzea da, beharrizan beraziak dituzten pertsonen eskariei aurre egiteko.

Kibao Elkarteko kide bati Arazoak elkartean autistekin lan egin ostean bururatu zitzaion ideia, komunikazioa bideratzeko lagungarri izan zitezkeelakoan mugikorreko aplikazioak.

Goteo crowdfounding-aren bidez diru bilketa egin dute berriki eta dagoeneko bi aplikazioa garatzen dihardute Android sistemarako: Hotuba eta Dawati, suajiliz komunikatzailea eta idazmahaia. Hemendik aurrera  sareko komunitatea sortu eta erabiltzaile ezberdinen arazoak hauteman eta erantzun egokia emango dieten tresnak garatzea dute helburu.