Infografiak sarean bolo-bolo dabiltza azken urteotan. Infografiak informazioa bisualki aurkezteko sortu ziren: datuak, albisteak zein gertaerak era sintetikoan eta grafikoan laburbilduz. Era horretan errazago ulertzen ditugu edukiak. Gai ezberdinak jorratzeko erabiltzen dira irudi hauek, hala nola, hezkuntza, aisialdia, gizarte-sareak, osasuna, kirolak, geografia eta historia, zientziak zein bestelako gai ugari ilustratzeko.

Informazioa ordenatu eta era ederragoan aurkezteko zeregin honetan laguntzeko saren badira zenbait tresna, guk datuak sartu eta ondoren irudiak sortzen dituzte aplikazio ezberdinek, txantiloi edo plantila batzuei esker. Horren adibide dira honako tresnak.

Piktochart

Doako hiru plantila edo txantiloi ditu tresna honek. Bere editoreak koloreak aldatzen, tipografiak aukeratzen, zein zure irudiak jartzeko aukera ematen du. Txantiloiak kuadrikula bat du elementuak ordenatzen laguntzen duena. Ordainpeko pro kontua ere badu.


Info.gram 

Doako tresna honek 6 diseinu egiteko aukera eskaintzen du. Informazioa norberak sartu behar du aurrez prestaturiko kutxetan baina bada eskuz diseinatzeko aukera ere. Testuak, argazkiak, mapak zein bideoak sartzeko aukera ematen du eta ondoren sare sozialetan zabaldu dezakezu egindako lana edo webgune batean txertatu kode bidez. Oso txukuna da.

Visual.ly

Informazioarekin historia bat kontatzeko aukera eskaintzen du plataforma honek. Aukera ezberdinak ditu, adibidez, Google analyticsen datuak infografia bihurtzen ditu.

Easel.ly

Orri zuri batekin edo aplikazioak eskaintzen dizkizun hamabi aukeretako batekin hasi zaitezke infografia egiten. Edozein objektu mugi dezakezu eta aplikazioak dituen grafiko ezberdinak erabili, hala nola, jendea, garraiobideak, animaliak ikonoak etb. Komunitatea du eta besteen lanak ikus daitezke orrialdean.

Begira itzazu honako infografiak:

Consumer Eroskiren infografiak: Infografia didaktiko multimediak dira.

Hiru.comen infografiak: Infografia interaktibo didaktikoak

Maite Goñik euskaratutako infografiak: Hezkuntza eta teknologiekin loturiko infografiak

Infografia bitxiak

Datuen transparentzia erakusten duten infografiak

The Dynamic Earth