Bidaiatzeko zergati asko izan ditzakegu: oporrak, lana, familia, maitasuna… Ondorengo bideoek bidaien edertasuna islatzen dute, bakoitzak bere erara, bidaiari bakoitzak bere ikuspuntua erakutsiz. Bidaiek historiak erakusten dizkigutelako, hona zenbait istorio:

Bost neska patinatzailek egindako bidaia Cabo de Gatan zehar longboardak lagun dituztela. Maitane neska euskalduna izan zen bidaiarietako bat.

Beijing-en hasi eta Mongoliako hiriburutik (UlaanBataar)eta Siberiatik ( Irkusk) pasa ostean, Moskun amaitu zuten 7500 Kmko ibilbidea Bilbo eta Bartzelonako bikote batek. Trenez bidaiatu zuten, Trans-Mongoliar eta Trans-Sibiriar trenetan.

2008an Txinan zehar bidaiatu zuen alemaniar gazte batek guztiara 4500km eginez. Urte betean  ez zuen bizarrik moztu. Hona emaitza