Biziz-bizi Bilbon sorturiko txirrindulari elkarteak “Libera tu bici” deritzon egitasmo interesgarria jarri du abian. Ekimen honek , interneteko atari batean, erabiltzen ez ditugun eta “libre utzi” nahi ditugun bizikletak iragartzeko proposamena luzatzen digu. Trastelekuan zein aparkalekuan ahutsa hartzen ditugun bizikletak beste norbaitentzat erabilgarri izan daitezkeela uste dute ekimen honen sustatzaileek eta hori dela eta atari bat prestatu dute bizikletak zirkulazioan jartzeko.

Baina nola funtzionatzen du atariak?

Alde batetik, bizikletak uzteko prest dauden pertsonek beraien bizikletak eskaintzen dituzte atarian. Bestalde bizikletak erabili nahi dituzten lagunek atarian dauden eskaintzak ikusi eta harremanetan jartzen dira bizikleta jabeekin. Ondoren, bizikletak “adoptatzen” dituzte. Gehienez 6 hilabetez erabil ditzake lagun bakoitzak bizizkleta bat eta ondoren berriz iragarriko du berau atarian. Eskuz-esku bizikletak pasatzea da helburua eta bizikletak egindako ibilbideak atarian argazki zein testuen bidez biltzen dira, kontakizun bat sortuz.

Onurak ugariak dira bizikletak utzi zein erabiltzen dituztenentzat; espazio libre gehiago etxean, mundu ekologikoago baten alde zerbait egitea, beste norbaiti mesede egitea, dirurik gastatu gabe bizikleta batez gozatzea…

Bizkletan ibili nahi baduzu programa honi esker ez duzu aitzakiarik izango.