Gaur goizean metroa hartu dugu berriz. Betiko moduan, “tube” zaharra jendez gainezka aurkitu dugu. Stradford-eko geltokia zapaldu bezain laster, kirolzale korrontean murgildu gara “Olympic Park”-eko atearen handitasuna miresteko.

Hitzik gabe gelditu gara. Izan ere, leku horrek badu xarma berezia; liluratzen zaitu. Giro izan da hasieratik amaieraraino.

Gaur datu positibo bat antzeman dugula kontatu nahi dizuegu. Askok kontrakoa baieztatuko luketen arren, Joko Paralinpikoek interes handia pizten dute. Estadio Olinpikoan 63.000 lagun inguru elkartu gara. Oztopoak egunero gainditzen dituzten kirolari horiekin batera egin dugu izerdi; sufritu dugu azken metroak kostata egin dituztenean eta irribarrea piztu zaigu amets hori eskuratu dutenean.

Joko Paralinpikoak biziki sentitzen dira. Miresmena airean da. Benetan merezi du goi-mailako kirolari hauen istorioa ezagutzea. Txikiak dira ematen dituzten pausuak, baina horiek handi bihurtzen ditu.

 

 

“The important thing in life is not the triumph, but the fight; the essential thing is not to have won but to have fought well”  (Coubertin)

 

BASQUE TEAM KIROLARIEN MARKAK, 2012ko abuztuak 31

Igeriketa: (Richard Oribe) laugarren postuan gelditu zen estilo libreko 50 metro finalean.

Saskibaloia: (Asier Garcia)  bigarren partidua irabazi zuen taldeak Hegoafrikaren aurka 74-50.

 

GOT-eko blogariak (Ane Bores, Egoitz Maeso, Eneko Palomero eta Ianire Renobales) Joko Paralinpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.