Gaur goizean Victor Hugo Garridok besoak zabalik hartu gaitu Stratford-en. Gertutik hitz egin digu eta bere kirol-esperientziaz eta azken urtean gainditutako oztopoez aritu da; izan ere, duela hilabete batzuk auto istripu bat nozitu zuen eta geroztik hainbat lesio izan ditu. Baina gertaera horrek ez dio muga ipini bere bideari eta orain, hemen dugu 2012ko Londreseko Joko Paralinpikoetan.

Victor Hugok “Londresen Venezuelako enbaxadore”-tzat du bere burua; halaxe adierazi du barre artean. Medaila lortzea ez da bere helburu bakarra; bere asmoen artean kokatzen dira, paralinpikoen errealitatea hedatzea eta herrialde batetik bestera dauden mugak gainditzea.

Bihar erloju-kontrako proba dauka eta hemendik zorterik handiena opa diogu. Ez dakigu goia joko duen, baina jakin badakigu bere irribarrea ez duela erraz galduko. Good luck!

 

http://www.flickr.com/photos/gazteaukera

EUSKAL KIROLARIEN EMAITZAK:

Ander Romarate (Igeriketa):

1. Seriea 100m bizkarra S8:   4. lekua                  1:12.00                 SAILKATUTA

Finala 100m bizkarra S8:        7. lekua                   1:12.00                 DIPLOMA OLINPIKOA

 

GOT-eko blogariak (Ane Bores, Egoitz Maeso, Eneko Palomero eta Ianire Renobales) Joko Paralinpikoen berri ematen.Egitasmo hau Gazteaukera eta Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.