Bere istorioa beste batzuena bezala hasten da. 180 graduko bira batekin. Bere kasuan, tren bat izan zen bere bidean gurutzatu zena eta gurpildun aulki batean jezarri zuena 12 urterekin, bere bizitza irudikatzen hasi berri zenean. Baina berak amorerik ez ematea aukeratu zuen, gogor lan egitea bere ametsen bila, eta hamaika urte saskibaloi klub desberdinetan entrenatzen ibili ondoren, Asier Garcia Pereirok bere saria gozatzen ari da azkenean: Londresko Joko Paralinpikoetan momentuko puntuatzaile handienetako bat bezala lehiatzea . Ez dakigu Estatu Batuak, Australia eta Kanada bezalako aurkari indartsuak garaitzen lortuko dituen, baina Villa Olinpikoaren sarreran solasaldi atsegin bat berarekin partekatu ostean,  ziur gaude, domina eskuan ala ez, etxera itzuliko dela betidanik izan den moduan: benetako txapeldun bat.

GOT-eko blogariak (Ane Bores, Egoitz Maeso, Eneko Palomero eta Ianire Renobales) Joko Paralinpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.

 

EUSKAL KIROLARIEN EMAITZAK:

Asier García (saskibaloia): ESPAINIA 55 – 63 USA