18 urte dauzkan arren, onenetarikoa dela erakutsi du. Ander Romarate eibartarra lehen aldiz arituko da Joko Paralinpikoetan. Bost urte luzez entrenatzen aritu ostean, Londreseko probetan zer egiteko gai den ikusten ari gara. Entrenamenduaren azken fasea Sierra Nevadan eman zuen, 2.400 metrotara; izan ere, adituek adierazten dutenez, altitude honetan lan egiteak odola oxigenatzen laguntzen du eta, ondorioz, errendimendua hobetzen. Hona etorri beaino lehen, bere azken egunak etxetik gertu igaro zituen, Bergarako igerilekuetan, hain zuzen ere.

Bere hankak hobetzeko asmoz hasi zuen terapia bere bizitzako pasioetako bat bihurtu da egun eta Joko Paralinpikoetaraino zuzendu du. Bide horretan lorpen asko eskuratu ditu eta, gainera, errekorrak ere lortu ditu.

2010ean bere kategoriako mundu txapelketan 6.a izan zen Holandan. Urte bat beranduago, Berlineko Nazioarteko Open-ean parte hartu zuen; zilarrezko lau medaila eta brontzezko beste bat eskuratu zituen hartan. Aurten, Tenerifeko Nazioarteko Open-ean lehena izan da SB7an. Gainera, Espainiako errekor absolutua dauka bular-igeriketa estiloko 50, 100 eta 200 metroetan eta bizkarra-estiloko 100 eta 200 metroetan. Domina-zerrenda hau izanda, nola ez zen Londresera helduko?

Zorionak Ander, lan bikaina!

BASQUE TEAM KIROLARIEN EMAITZAK JOKO PARALINPIKOETAN
Saskibaloia: (Asier Garcia) Espainia – Australia 59 – 75. Asierek 23 puntu saskiratu zituen.

Igeriketa: (Ander Romarate) 11. postuan kokatu zen bular-igeriketa maskulinoan; 1:31.84 denbora lortu zuen.

http://www.flickr.com/photos/gazteaukera

GOT-eko blogariak (Ane Bores, Egoitz Maeso, Eneko Palomero eta Ianire Renobales) Joko Paralinpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.