Gure abentura olinpiko honetan ez daukagu geldi egoterik. Hedapen handiko hiria da Londres eta kirol disziplina bakoitzaren ezaugarrien arabera, gune bat edo bestea egokiago da. Gainera, kirolez gain, beste hainbat gai jorratuko ditugu, beraz, mugikortasuna beharrezko dugu. Horrela ba, gure abenturako lehenengo erronka Londreseko garraiobideek eskaintzen dituzten aukerak ikustea eta erabiltzea da.

Iritsi ginen momentutik zerbait berezia igarri genuen Londresko errepideetan. Eta ez gara ingelesen ezkerretik gidatzeko ohituraz ari, ez. Joko Olinpikoak tartean direla, hiri osoa egokitu behar izan da baldintza berrietara, baita garraiobideak ere. Gauzak horrela, karril berezi bat jarri dute hiri osoan zehar ibilgailu olinpikoentzat, eta seinale zein semaforoak moldatu dituzte hauetara.

Gure ibilbidearen irteera puntua Russel Square izan da, hotelaren alboan, eta helmuga Hampton Court Palace, erlojuaren aurkako txirrindularitzako frogaren eszenatokia. Bertan, Basque Team-eko Jonathan Castroviejo txirrindularia leihatu da. Oysterd card izeneko txartela gomendatu digute, metro, tren, zein autobuserako balio baitu.  Metroko bi linea ezberdin hartu behar izan ditugu eta, ondoren Waterloo-tik helmugaraino, trena. Gure aurreikuspenen aurka, metroan eroso eta lasai bidaiatu dugu, trena aldiz, gainezka joan da.

Baliteke, espero zena baino jende gutxiago gerturatu izana Joko Olinpikoetara, edo, bertako bizilagunak kanpora irten izana, edota, olinpiar antolakuntzari esker mugikortasuna erraztu izana. Era batera zein bestera, erronka guztiz gainditutzat eman dugu.

 

Atzoko kirol emaitzak, abuztuak 1.

-Slalom piraguismoa. Samuel Hernanz. K-1. Finalean bosgarren postua. Diploma olinpikoa.

-Eskubaloia. Emakumezkoak. Espainia 24 – Dinamarka 21

-Bela. Xabier Fernandez eta Iker Martinez. 49er maila. Bosgarren lasterketa 14. postuan, eta seigarren lasterketa 18. postuan. Sailkapen nagusian 11. postuan.

-Futbola. D multzoko partida. Espainia 0 . Maroko 0. Espainia kanporatuta.

-Txirrindularitza. Erlojuaren aurkako proba. Jonathan Castroviejo. 9. postua azken sailkapen orokorrean.

Basque Team-eko kirolarien egutegia, abuztuak 2.

-Slalom piraguismoa. Maialen Chourraut. K-1. Finala. 13:30etatik 17:30era.

-Bela. Xabier Fernandez eta Iker Martinez. 49er maila. 7. eta 8. lasterketak. 12:00etan.

-Eskubaloia. Gizonezkoak. Espainia – Hego Korea. 9:30ean.


GOT-eko blogariak (Alex Padilla, Eider Aranberri, Karel López, Maite Goiriena) Joko Olinpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.

Argazki gehiago ikusteko, hemen:

http://www.flickr.com/photos/gazteaukera/sets/72157629140972159/