MAIALEN CHOURRAUTEK BRONTZEZKO DOMINA LORTU DU!!!!

Izugarria izan da 28 urteko lasartearrak lortutakoa. Duela lau urte, Pekinen geratu zitzaion arantza atera izan du Lee Valley-ko kanalean. Finalerdietan bigarren denbora onena egin zuen, eta finalean sekulako maila erakutsi zuen. Final gogorra izan zen, eta dominarik gabe gelditzeko zorian ere egon zen. Baina lau urte luze hauetako lanak bere fruituak eman ditu, eta domina preziatua zintzilik du.

Hunkigarria izan zen familiaren eta lagunen harrera. Maialen ere, pozez zoratzen zegoen. Hedabideen galderei erantzun, eta momentua irudietan geldiarazi nahi izan zuten. Denbora gelditu, eta momentua izoztu. Hemendik urte batzuetara oroitzapenik onena izango da Maialenentzat, eta bere inguruko guztientzat. Eta noski, guretzat ere bai.


Atzoko kirol emaitzak, abuztuak 2.

-Slalom piraguismoa. Maialen Chourraut. K-1. Hirugarren postua. BRONTZEZKO DOMINA

-Bela. Xabier Fernandez eta Iker Martinez. 49er maila. zazpigarren lasterketan 3. pstua eta zortzigarren lasterketan 15. postua. 11. postuan sailkapen nagusian.

-Eskubaloia. Gizonezkoak. Espainia 33 – Hego Korea 29.

Basque Team-eko kirolarien egutegia, abuztuak 3.

-Bela. Xabier Fernandez eta Iker Martinez. 49er maila. 9. eta 10. lasterketak. 12:00etan.

-Eskubaloia. Emakumezkoak. España – Suedia. 19:30ean.

GOT-eko blogariak (Alex Padilla, Eider Aranberri, Karel López, Maite Goiriena) Joko Olinpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.

Argazki gehiago ikusteko, hemen:

http://www.flickr.com/photos/gazteaukera/sets/72157629140972159/