LONDON HERE WE ARE! Itxaronaldia luzea izan da, baina azkenik iritsi gara 2012ko Joko Olinpikoen eszenatokira. Arazorik gabe egin dugu bidaia eta dagoeneko izan dugu lehenengo hartu emana hiriarekin. Inpresioa oso ona izan da. Joko Olinpikoen usaina kale guztietan zehar nabari da, txoko guztiak kolorez blai daude, segurtasun neurriak edonon ikus daitezke, bolondresen antzera. Hiri osoa olinpiar espirituarekin bat eginda dago.

Atzoko kirol emaitzak, uztailak 31.

-Slalom piraguismoa. Ander Elosegi. C-1. Finalean laugarren postua. Diploma olinpikoa.

-Bela. Xabier Fernandez eta Iker Martinez. 49er maila. Hirugarren lasterketa 7. postuan, eta laugarren lasterketa 3. postuan. Sailkapen nagusian 8. postuan daude.

-Eskubaloia. Gizonezkoak. Danimarka 24 – Espainia 23

Basque Team-eko kirolarien egutegia, abuztuak 1.

-Slalom piraguismoa. Samuel Hernanz. K-1. Finalerdiak eta finala. 13:30etatik 16:10era.

-Eskubaloia. Emakumezkoak. Espainia – Danimarka. 19:30ean.

-Bela. Xabier Fernandez eta Iker Martinez. 49er maila. 5. eta 6. lasterketak. 12:00etan.

-Txirrindularitza, erlojuaren aurka. Jonathan Castroviejo. 14:30ean.

GOT-eko blogariak (Alex Padilla, Eider Aranberri, Karel López, Maite Goiriena) Joko Olinpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.

Argazki gehiago ikusteko, hemen:

http://www.flickr.com/photos/gazteaukera/sets/72157629140972159/