Lau ordu eskas lo egin ondoren, eta bideo- muntaketa luze eta wifi-arekin izandako arazoak konpondu ostean, gogotsu jaiki gara. Izan ere, esku artean edukiko genituen probeterako sarrerak! Hauek jasotzera gindoazela, sorpresa handia hartu dugu Richard Oribe igerilari paralinpikoaren amarekin topatzean! Berak lehiaketak ikusteko lau sarrera oparitu dizkigu eta irailaren eta 1ean eta 5ean ikusle izango gaituzte.

Bazkaldu ostean, ‘Olimpic Museoa’ topatzen saiatu gara, baina ez dugu zorte handirik izan! Covent Garden inguruetan kokatua zegoen; hala ere, dirudienez, Joko Olinpikoak amaituta kendu egin dute. Aukera eta lekuaz baliatuta, merkatu ezagun horretan sartu gara eta selekzio frantseseko partaideak ikusteko abagunea izan dugu.

Bukatzeko, Piccadilly Circus-eraino hurbildu gara. Bidaia metroz egin dugu eta gauza garrantzitsu batetaz ohartu egin gara bertan: geltoki nagusi askok ez dituzte mugikortasuna hobetuko luketen neurriak betetzen. Hala, minusbaliotasun baten bat duten pertsonek autobusa hartu behar izaten dute, adibidez, arrapala automatikoak dituztenak.

Egun gogorra dugu aurrean, baina gogotsu gaude! Bihar estadio olinpikoan izango gara atletismo eta pebetero probak ikusteko. Hortaz, bihar arte!

Argazkiak: http://www.flickr.com/photos/gazteaukera/sets/72157629140972159/

RESULTADOS DEPORTISTAS “BASQUE TEAM” 30 Agosto 2012:

Baloncesto (ASIER GARCIA): ESPAÑA 67 – 40 ITALIA (12 puntos del deportista guipuzcoano

GOT-eko blogariak (Ane Bores, Egoitz Maeso, Eneko Palomero eta Ianire Renobales) Joko Paralinpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.