Joan den ostegunean, ekainak 14, Iberdrolako Dorrean, Bilbon, 2012ko Londreseko Joku Paralinpikoetarako bederatzi euskal kirolarien aurre hautaketa ospatu zen. Ekitaldia Espainiako Batzorde Paralinpikoaren zuzendariak, Alberto Jofrek, zuzendu zuen. Beste autoritate batzuk ere egon ziren bertan, adibidez, Alfonso Menoyo, Iberdrolako Harreman Instituzionaletako Zuzendaria; Patxi Mutiloa, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria; Xabin Anuzita, Bilboko Udaletxearen Kirol Zinegotzia eta Maitane Leizaola, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaria.

Aurtengo Joko Paralinpikoetan, 20 modalitate desberdinetatik espainiako selekzioak 15etan parte hartuko du. Guztira, 215 pertsona joango dira espainiako selekzioarekin batera. 125  kirolariak izango dira, eta gainerakoen artean entrenatzaileak, gidak eta abar egongo dira.  Honez gain, aurten espainiako selekzioak zenbait proba berrietan parte hartuko du: arrauna, txirrindularitza, bela eta mahaiko tenisa.

Uztailaren 27 jakingo dugu zenbat eta zeintzuk izango diren Joku Paraolinpikoetara  joango diren euskal kirolariak, baina momentuz,  ondorengoak dira euskal kirolari aurre hautatuak: Richard Oribe (igeriketan), Asier García (saskibaloian), Ana Rubio Zabala (igeriketan), Aitor Oroza (txirrindularitzan), Arkaitz García (igeriketan), Amador Granados (txirrindularitzan), Alexander Prior (esgriman), Ander Romarate (igeriketan) eta Edorta de Anta (arraunean).

Dominei buruz, Espainiako Batzorde Paralinpikoko Zuzendariak urrezko domina gehiago espero dituztela adierazi zuen. Hala ere, orokorrean,  2008ko Jokoetan baino domina gutxiago lortuko direla uste du. Dena dela, euren helburu nagusia munduko 10 potentzien barruan jarraitzea da, euskal kirolariek Joko Paralinpikoetara heltzeko egiten duten esfortzua eta baloreak gizarteari helarazten saiatuz.

 
GOT-eko blogariak (Ane Bores, Egoitz Maeso, Eneko Palomero eta Ianire Renobales) Joko Paralimpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.