Juanan Rocak (Sestao, 1964) eskarmentu handia dauka euskal igerilarien prestakuntzan. 1986tik 2003ra bitartean, 600 igerilari inguru entrenatu ditu; horiez gain, minusbaliotasun baten bat duten beste 8 igerilariekin aritu da. Joko Olinpiko eta Paralinpikoek ez dute sekreturik berarentzat; izan ere, Bartzelona 92an Espainiako Federazioko Tekniko moduan aritu zen eta kirolari paralinpikoen entrenatzailea izan zen Atlanta 96an eta Sidney 2000an. Beste alde batetik, nazioarteko izaera duten ekimenetan ere aritu izan da (1991ko OPEN Malmoe-an) eta minusbaliotasun fisikoak dituzten pertsonentzako Espainiako Kirolen Federazioko teknifikazio jardunaldietan ere lagundu du.

Zer suposatzen dute Paralinpikoek euskal kirolarientzat?

Joko Paralinpikoak ez dira inoiz ahazten, edozein kirolarirentzat gertaera garrantzitsuena da. Uneoro aprobetxatu behar dute, disfrutatu eta bizitzak planteatu dizkien oztopoak gainditu dituzten mundu mailako kirolariak ezagutzeko aukera dute; gertakari bakar honetan elkartzen dira eta, urte luzez gogor entrenatu ondoren, diziplina desberdinetan lehiatzen dira. Egindako esfortzuaren ostean, saria eskuratzea esan nahi du.

Nola prestatzen dira minusbaliotasun fisikoa edo psikikoa duten kirolariak?

Minusbaliotasun fisikoei erreparatuz, psikoetan esperientziarik ez dut, kategoria desberdinak banatzen dira uretan artikulazioek mugitzeko gaitasuna duten mailaren arabera. Nire igerilariak minusbaliotasun baxuko kategorietan egon dira beti (hau da, uretan mugikortasun funtzional altua zuten): hanka bat edo biak ebakita, aldakako malformazioak etab. Hala ere, prestakuntza minusbaliotasuna dutenen eta ez dutenen artean antzekoa da. Oso garrantzitsua da igerilaria uretan nola mugitzen den ikastea eta ezagutzea; horrela, hobeto datorkion estiloa aukeratu daiteke eta bere minusbaliotasunera egokitu. Kasu askotan, simetrikoak ez diren eta errepikatzen diren mugimenduekin gainkargatzen dute gorputza eta uretatik kanpo birgaitu behar izaten dira.

Zein da erronkarik handiena entrenatzen dituen pertsonarentzat?

Lortzea minusbaliotasuna duen pertsona bat uretan ezgaitua izateari uztea (minusbaliotasun fisikoa duen pertsona batentzat, igeriketa ariketa fisiko atseginena izan liteke) eta beste edozein kirolarien antzera, aintzat hartzea. 

Entrenatzaile batek diziplina eta teknika transmititu behar ditu. Zer erakutsi dizute haiek zuri?

Geure abagunei helduz, bizitza guztiz aprobetxatu behar dugun aukera dela. Esfortzuak beti dauka ordainsaria eta hau baloratu behar da

Askok uste dute Joko Paralinpikoak bigarren plano batean kokatzen direla. Esfortzu bikoitza egin behar izaten dute ezagutzera emateko?

Egia esateko, Joko Paralinpikoak hasten dira Olinpikoak amaitzen direnean. Beraz, bigarren plano batean aurkitzen dira. Lehiakortasun maila altuko kirola negozioarekin edo publizitatearekin nahasi egiten da eta enpresek beraien produktuak bikaintasunarekin erlazionatzea nahi dute. Horiek horrela, minusbaliotasun baten bat duten kirolariek oztopo gehiago aurkitzen dituzte, adibidez, babesa edo ekitaldi baterako publizitatea lortzeko. Bartzelona 92az geroztik aurrerapauso asko eman dira. Hala eta guztiz ere, asko dago egiteko benetako berdintasuna eta kirol paralinpikoaren integrazioa emateko.

Gainditze-istorioak ezagututa, zein oroitzapenarekin gelditzen zara?

Nire igerilariekin Espainiako Txapelketa batera joan nintzen lehenengo aldian, 16 urte zituen mutiko bat ezagutu nuen. Bi hankak zituen ebakita belaunetik gora eta goiko gorputz-adarretako parte bat baino ez zuen, arima uzkurtu zitzaidan. Uretara hurbiltzeko bere protesiak kentzen ikusteak paralizatu ninduen. Uretan sartu zenean, erraztasun handiarekin mugitzen zela ikusi nuen; bere mugimenduak uretara egokituak zituen. Pozik eta gustura zegoela antzematen zen; eremu horretan ez zen minusbaliatua. Poz handia eta mutiko horrekiko mirespena sentitu nuen. Denborarekin adiskide bihurtu gara. Bera igeriketa espainiarreko minusbaliotasuna duten igerilari onenetakoa bihurtu da. Egun, aktiboan jarraitzen du eta bere bizitza profesionala ere kirolaren inguruan kokatzen da.

Argazkiak: www.morguefile.com

GOT-eko blogariak (Ane Bores, Egoitz Maeso, Eneko Palomero eta Ianire Renobales) Joko Paralinpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.