Atleta donostiarrak ez du gutxieneko marka lortu Londresko Joko Paralinpikoetan sailkatzeko

Casimiro Ondo

Bere gortasunak eta ikusmen-arazoek ez diote inoiz helmugara iristen galarazi. Bere 22 urterekin, donostiarrak diseinu grafikoko ikasketak entrenamenduekin uztartzen ditu Donostia Klub Atletikoan, non korrikalari profesional gisa hasi zen orain duela ia sei, eta non arrakastak biltzen jarraitzen dituen Valentin Rocandio entrenatzailearen eskutik. 2012ko Londresko Joko Paralinpikoetan parte hartzeko plaza galdu berri du, baina bizitza honek zerbait erakutsi baldin badio, amore ez ematera da.

Nola heldu zinen atletismoaren mundura?

16 urte nituen eta lagun batek Alcala de Henareseko Open-ean parte hartzera gonbidatu ninduen, zeinetan oso interesatua nengoen. Nire anaiarekin joan nintzen Madrilera eta 4×100 metroko proban lehiatu nuen, bigarren postuan geldituz. Asko izan ziren etorkizun oparoa nuela esan zidaten atleta gorrak.

Ia sei urte daramatzazu atleta profesional bezala lehiatzen. Zeintzuk dira denbora honetan lortu dituzun titulurik garrantzitsuenak?

Zalantzarik gabe, esanguratsuenen artean daude 200 metroko  Recordman Gor Espainiarra, 2008ko Europako Lehiaketako Errelebu Diploma eta Espainiako 4×400 metroko errekorra.

Zein proba burutu zenituen Basauriko XIV Meeting Internazionalean?

100, 200 eta 400 metroak egin nituen, baina Londresko Paralinpikoetara joateko gutxieneko marka ezin izan nuen lortu, nahiko zaila da.

Casimiro Basauriko irteera lerroan kokatzen da seinale bisualak dituen gailu elektroniko batekin

Seinale bisualak dituen irteera gailu baten garapenean parte hartu duzu.

Bai, Basaurin erabiltzen dudan hirugarren aldia da.  Soinua hartu eta argia milagarren segunduetan ematen duen aparatu txikia da, baina oraindik huts asko ditu. Nire entrenatzaileak eta nik Tecnalia enpresarekin hitz egin dugu hobeagoa den bat garatzeko, entzumen arazoak dituzten korrikalarien irteera lehiaketetan erraztu ahal izateko.

Eta pista kanpoan, zure eguneroko bizitzan, zeintzuk dira zure oztopoak?

Hesirik nagusiena komunikazioa da. Etxean ez dut arazorik nire gurasoek zeinu hizkuntza dakitelako eta nire anaia gorra delako ere.  Nire ikasketetan ere ez, laguntzen nauen interprete bat dudalako, baina kalean beste gauza bat da. Ia nire bizitza osoa ahoz adierazten saiatu naiz, zeinu hizkuntza dakitenak oso gutxi direlako, baina askok ez naute ulertzen eta nahiko kostatzen zait, horregatik zenbait pertsonentzat idatzi egin behar dut. Ikusmen arazoak ere baditut erretinosis pigmentario baten ondorio, hau da, gortasuna dut Usher-en Sindromearekin batera. Nerabezaroan, 10 urte nituenean hasi zen. Nire bizitzako garairik dibertigarriena izan zen, futbolera jolasten oso pozik nengoen eta baita gero eskubaloira, baina azkenean ez nebilen eroso, ez nuelako ondo ikusten, eta utzi behar izan nuen.

Casimiro Ondo en Basauri

Casimiro Ondo Basauriko beroketan zehar

Hobetze, ahalegin, esfortzu eta etengabeko lanaren adibide argia zara. Zer da onena ematen eta ezbeharren aurrean hazten bultzatzen zaituena?

Egia esan, ez dut inoiz pentsatu ezgaitua naizenik, denetarik egitea gustatzen zaidalako, baita besteekin lehiatzea ere. Beti ahalik eta marka pertsonal hoberena lortzen saiatzen naiz, eta uste dut atletismoak ezgaituentzako baliozkoa dela, gurpil-aulkiak eta hankak erabil ditzaketenerako.

Nola ikusten duzu zure burua 5 urte barru?

5 urte gutxi dira, laburra iruditzen zait, atzo balitz moduan.  Nazioarteko bi lehiaketa oso garrantzitsuetan plaza galdu egin dut; 2009ko Tapeiko Joko Gorolinpikoetan, oraindik nazionalitate espainiarra ez izateagatik, eta 2012ko Londresko Joko Paralinpikoetakoa. Baina berriro saiatuko naiz 2013. urteko Joko Gorolinpikoetarako, Atenasen izango direla uste dut, eta 2016ko Rio de Janeiroko Joko Paralinpikoetarako.

GOT-eko blogariak (Ane Bores, Egoitz Maeso, Eneko Palomero eta Ianire Renobales) Joko Paralinpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.