Londresko Olinpiar Jokoak ate joka ditugu. Guztira 31 euskal kirolari lehiatuko dira domina preziaturenbat lortzeko lehian Joko Olinpikoetan eta beste 4 Joko Paralinpikoetan. Gure kirolari Olinpikoen lehiaketak eta Londresko giroaren jarraipena egiteko Gazte Olimpic Team Ekimenaren baitan irabazle suertatu ziren 8 blogari gazte izango ditugu berriemaile lanetanEgunero Gazteaukera blogean gai ezberdinak jorratuko dituzte: kirolarien frogak, kirol moda, gaueko giroa, segurtasuna, adiskidetasuna… besteak beste.

Uztailaren 31tik abuztuaren 9ra bitartean olinpiar hirian izango da 4 gaztez osaturiko lehenengo taldea eta abuztuaren 29etik irailaren 6ra bitartean lan bera egingo du bigarren taldeak. Sare sozialetan izango duzue blogarien berri; Facebook, Twitter (#London2012, #Londres2012) eta Tuentin.

Beraien gogoak eta nahiak zeintzuk diren eta nolakoak diren ezagutzeko hementxe uzten zaituztegu lehenengo taldeko kideekin.

Alexander Padilla

25 urteko Billabonatarra, nahiz eta lan kontuengatik oraintxe Bartzelonan bizi. Publizitate eta harreman publikoetan lizentziatua eta Community Manager bezela lan egiten dut enpresa batean. Irrati kurtso profesional bat ere egiten ari naiz, publizitatea eta irratia baitira nire gustoko bi profesio. Pertsona alaia, irekia eta festazalea. Txikitan lotsatia izan arren, gaur egun ez nau ezerk atzera egiten. Lagunak oso garrantzitsuak dira nire eguneroko bizitzan eta proiektu askotan burua sartzea asko gustatzen zait.

Eider Aranberri

Kazetari Zarauztarra naiz. Bizitzan noizbait egin behar ditudan zerrendatik, gauza bat ezabatu ahal izango dut egun batzuen bueltan. Olinpiar Jokoetara noa. Lehenengo aldi guztiek eragiten duten urduritasunarekin, zirrara berezi horrekin, ume txiki baten ilusio berdinarekin… Euskal kirolarien garaipenak zuei kontatzera noa, baina bestelako kontakizunetarako tartea ere izango da gure blogean. Disfrutatzera noa bai, baina bidaia hau beste zerbait ere bada niretzat. Erronka izugarria da. Ni ere urrezko domina lortzera noa.

Karel López

Komunikazioko ikaslea Deustoko Unibertsitatean (Donostia) eta Atletiko San Sebastian taldeko 400 metroko atleta naiz. Kirolzalea naiz, batez ere atletismoa eta tenisa gustuko ditut.

Maite Goiriena

Maite Goiriena dut izena, 22 urte ditut eta Gernikarra naiz. Ingeniari Kimikaria izan arren, idaztea betidanik izan dut zaletasun, sarritan errazago zaidalako esan gura dudana idatziz adieraztea. Kirolzalea naiz eta saskibaloian jokatzen dut orain 14 urtetik. Edozertan ere, oso zorroztzat dut neure burua. Hori bai, familiarekin eta lagunekin disfrutatzeko astia bilatzen dut beti, ezinbestekoak dira niretzat eta.

Egitasmo honen sustatzaileak Gazteaukera eta Basque Team dira