Silvania de Oliveira brasildarra luzera-jauzianBasauriko Artunduaga pistak Estatuko lau errekor eta Londresko Joko Paralinpikoetarako 19 marka minimo erregistratu ditu Estatuko atletismo egokitutako txapelketan eta Basauriko Merkatarien Elkarteak antolatutako XIV. Basauriko Probetan. Asteburu honetan, 12 herrialdeetako 242 kirolari paralinpiko aritu dira.

Estatuko bi errekor lortu zituzten emakumeek: Ruth Aguilar-ek (minusbaliatu fisikoa) aulkiko xabalina-jaurtiketan, 12,55 metro lortu zituen eta Mari Carmen Paredes-ek (ikusmen minusbaliatua) 5.000 metroko lasterketan, 19:07.23 denbora eginez. Beste bi errekorrak eskuratu zituzten Manuel González-ek xabalina-jaurtiketan 27,92 metro lortuz eta Lorenzo Albadalejo-k 100 metroetan, 11.80rekin.

Beste alde batetik, Joko Paralinpikoetarako 19 marka lortu ziren eta horietatik, zazpi A mailakoak izan ziren. Elena Congost-ek marka horietako bat burutu zuen 1.500 metroetan 4.42:90 denbora eginez. Gainontzeko sei markak Brasileko eta Erresuma Batuko atletek eskuratu zituzten.

Roger Puigbo eta Jordi Madera 5000 metroak aulkia-proban

Argazkietan: Silvania de Oliveira brasildarra luzera-jauzian; Roger Puigbo eta Jordi Madera 5.000 metroak aulkia-proban (Basauriko Merkatarien Elkartea).

GOT-eko blogariak (Ane Bores, Egoitz Maeso, Eneko Palomero eta Ianire Renobales) Joko Paralimpikoen berri ematen. Egitasmo hau Gazteaukera eta Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.