Atzo bertan bildu ginen, Londresko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetara joango diren zortzi euskal blogariekin, Basque Team-en Getxoko egoitzan izan zen prentsaurrekoan.

Maialen Chourraut, Ander Elosegi eta Samuel Hernán piraguista olinpikoekin batera izan ziren Alexander Padilla Lopez (Villabona), Eider Aramberri Echeberria (Zarautz), Karel Lopez Gomez (Errenteria), Maite Goiriena Goikoetxea (Gernika), Ane Bores Pascual (Bilbo), Egoitz Maeso Gallego (Trapagaran), Eneko Palomero Perez (Amorebieta-Etxano) eta Janire Renobales Troncoso (Santurtzi) blogariak.


Irribarre eta nerbio artean jaso zuten saria eta egunean zehar, Londresen egingo duten lanaren inguruko xehetasunak eman genizkien. Blog honetan, egunero jokoen inguruko albiste bat plazaratuko dute: kirolariak, frogak, giroa, Londresko hiriaren eraldaketa… zein beste hainbat gai jorratuko dituztelarik. Horretaz gain, Gazteaukerako Flickr eta Youtube-ko kanaletara argazkiak eta bideoak ere igoko dituzte.


Era beran, berriemaileen berri izango dugu Gazteaukera eta Basque Team-eko Facebook, Twitter eta Tuentin, bi ekitaldi olinpikoek irauten duten bitartean (Joko olinpikoak uztailaren 31tik abuztuaren 9ara eta Joko Paralinpikoak abuztuaren 29tik irailaren 6ra).

Ez itzazu gal gazteen albiste eta gorabeherak!

Gazte Olimpic team ekimena, Gazteaukera eta Basque Team-en elkarlanaren ondorio da.