Inauteriak direla eta era guztietako mozorroak ikusteko aukera ederra izaten dugu. Tradizioz beteriko jantziak eraman ohi dituzte Euskal Herriko zenbait herrietan eta beste zenbaitetan, koadrilan onarturiko mozorroak gailentzen dira. Badira baita bere kaxa mozorrotzen direnak ere. Sarean, teknologia berriekin loturiko honako jantziekin topo egin dugu, zenbait kasutan modan dauden marken erakusleiho direlarik mozorroak. Eta zu nola mozorrotuko zara?